Sarah McQuaid: ondutako Bourbonaren bidaia

Musiketan. 2016ko abenduaren 31n. 20:00etan.

Jazzaren eta folkaren arteko bateratze bitxi honek neguko gau luze batean ondutako Bourbounarekin egiten den bidaia dirudi. Ahots sakona eta heldua du, Irlandako whisky onenak bezala, hiru aldiz destilatua. Txokoloatea eta ardoari botatako eztia bezala urtzen den musika.

Sarah MacQuaid bere disko berriarekin dator, “Walking into white” izenekoarekin. Egundo egin duen lanik zintzo eta abentureroena da, bere ikuskizunetan gizentzen diren sakontasuna eta ehundurak isladatzen dituena. Artista erakargarria da oso, ikusleak umorez beterik bereganatzen dituena, istorio lotsagabeekin. Eta noski, musikazko maisutasunarekin. Bere eskuetan, gitarra ez da tresna lagungarria soilik, askoz gehiago da.

Espainian jaioa, Chicago hirian hazi zen eta orain Ingalaterrako landetxe batean bizi da. Sarahk ez ditu etiketak maite. Bere diskoek kritikarien txaloak jasotzen dituzte. Entzunaldi bakoitzean hazi egiten dira lanok. Abesti adoretsuak, izenez eta izanez.

Tori emozioak.

Data: 2016ko urtarrilaren 31
Ordua: 20:00etan.

Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: 3€ Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top