Windermere Club: ikusteko tentazioari uko egin behar?

Antzerkia. 2016ko otsailaren 19an eta 20an. 20:00etan.

Bizitzea egokitu zaigun mundu honi buruzko azterketa irrigarria. Oscar Wilde oinarri hartuta arrakasta lortzeko abagune osoa duen ikuskizuna. Horri gainera saltsa musikaren erritmo eutsi ezina gehitzen badiogu, nork egingo dio uko tentazioari?

Oscar Wilde handiaren lan ezagunenetako batean oinarritua, “Lady Windermeren abanikoan”, isekarekiko beldurrari buruzkoa da testua, norberari buruz gizarte osoak izan lezakeen irudiari buruzkoa. Eta gai horrek, estreinekoz taularatu zela 122 urte joan diren honetan, puri-purian jarraitzen du eta askoren kezka da. Kezka handia, gainera. Gizarte Victoriar puritanoaren oinordekoa sexua eta harreman pertsonal malguak nagusi diren gizartea da, baina horrek ez gaitu oso gizatiarra den lotsaren sentimendutik aldendu. Oraindik ere gure parekoen onespena beharrezkoa dugu. Tentazioren baten menpe egotea ere atsegin dugun arren, gure akatsei ematen diegun izenean datza esperientzia.

Windermere Club-eko beste protagonista handia dantza da. Moldaketa honen kontakizuna saltsa irakasten den dantza klub batean kokatzen da, bertan bikote protagonistak, Margaritak eta Arturok, genero hau maite dutenekin bat egiten dute. Eta gau batean, bertan gertatzen den beroaldiak erritmo latinoen erritmoan egiak eta gezurrak aletuko ditu.

“Lady Windermeren abanikoa” bertsioa: Juan Carlos Rubio
Zuzendaritza: Gabriel Olivares
Aktoreak: Natalia Millán, Teresa Hurtado de Ory, Javier Martín, Emilio Baule, Harlys Becerra eta Efraín Rodriguez.

Antzerki hau ikusteko sarrera bikoitzaren irabazleak honakoak dira: Laura Sb (Facebook) eta @rekubrik (Twitter). Bidali zure datu pertsonalak: izena, abizenak eta NAN zenbakia, Facebooken edota Twitterren erabiltzen duzun ezizenarekin batera, salabbk@salabbk.es helbidera, otsailaren 18ko eguerdia baino lehen. Zure sarrera bikoitza jasotzeko argibideak emango dizkizugu. Zorionak!!

Data: 2016ko otsailaren 19an eta 20an
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 18€
Deskontua: 3€ Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top