Elkartasun tona bat

Dokumentala. 2015eko abenduaren 7a. 18:30

Bizitza pelikulen bitartez elikatzen dugu. Eta filmeek bizitza elikatzen dute. Sukaldaritza kultura da. Kulturak jaten ematen digu.

Abenduaren 7an, BBK Salako mahai berean eseriko gara “El Gusto es Mío” dokumentala aurkezteko. Filma German Rubiok egina da, ‘Dame 1 Minuto de Pan’ bideo lehiaketaren IV edizioko irabazleak. Dokumentalaren egitasmo nagusia euskal gizartea elikaduraren eskubideaz, kontsumo jasangarriaz eta bere ondorioez ohartaraztea da. Elkartasuna kilokada batekin gizentzea espero dugu.

UNESCO Etxeak ekoitzia izan da dokumentala, eta Bilboko eta Getxoko udalen finantziazioa jaso du. Ramon Bustamantek (Herri Irratia) aurkeztuko du. Estreinaldian dokumentalaren protagonistak izango dira, Fernando Canales txefa (Etxanobe Jatetxea), Rubén Castillejo (‘Gerrila sukaldaritza), Luis Crovetto (Bizkaiko Jakien Bankua) eta Getxoko Gizarte Jantokiko Ascen serora eta Idoia Aranguren.

Dokumentalari giroa jartzen Mud Candies euskal country musika taldea izango da, zuzeneko emankizunean.

Data: 2015eko abenduaren 7a
Ordua: 18:30etan

Sarrerak doan aulkiak bete arte, aurrez eskari orri hau beteta.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top