Revólver: zutik jartzen diren abestiak

Kontzertu akustikoa. 2016ko urtarrilaren 9a. 21:00etan.

Carlos Goñi BBK Sala dator, bilutsik, bere abestien hezurra mamitzera. Besapena bere azken lana dakar, “Babilonia”. Kentzea gehitzea da, gordintasunarekin ere zirrara sor daiteke, eta horren bila dabiltza bere abestiak. Aparteko apainkeriarik gabe, abesti bihozberekin eta bere gitarraren eta ahotsaren arimarekin dator.

Abesti gihartsuak, Revólverren betiko abest ezagunen alboan esertzeko. Bere disko berrian aparteko doinuak daude “La luz está triste hoy que el arco iris salió en blanco y negro”, kasu. Blues rock indartsu eta kementsuak, lelo gordin eta itsaskorrekin, “La moral mora en la moneda, se quedó pegada a la cara del rey”. Itxaropena nabari zaio bakardadean sortutakoari, edo bikoteen arteko jokoari, eta horrela entzun daiteke “Entre las nubes” eta “Mi revolución” abestietan, azken honetan barne begirada egin eta berriro hastea proposatzen baitu.

“Babilonia” lanak bildu duen espiritua agian esaldi honetan laburbiltzen da: ‘munduari arima falta zaio’, eta hala abesten du “Respirando bajo el agua” abestian. Soinuzko paisaia berrietan gelditu eta ezohiko ehunak dastatzeko astia ere badago, amodiozko Las armas rotas” doinuan gertatzen den bezala. Noski, “Te amo temor” gelditzen da, azken abestia, berak hain ederto egiten dituen balada horietako bat, dena apurtzen duen narriadurari buruzkoa, bere aspaldiko laguna den gitarra akustikoari lekua egiteko aprobetxatzen duena.

Data: 2016ko urtarrilaren 9a
Ordua: 21:00etan

Sarreren prezioa: 24€
Deskontua: %15 Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top