Tierra-Lurra: ahotsezko esperientzia berria

Kontzertu solidarioa. Abenduaren 4an. 20:30etan.

Munduari bira 80 abestitan emango diogu. Edo bakarren bat gehiago. Nazioarteko folklorearen gainera igo eta ahotsezko esperientzia desberdina izango dugu. Zain ditugun kulturetara hurbiltzeko kilokada irudi eta kolore.

KantArte taldea Paula Pérez Buenok zuzentzen du, eta bere azken lana “Tierra – Lurra” da, ahotsezko esperientzia bizitzeko era desberdina. Zeelanda berriko lurraldeetan hasiko dugu bidaia, “Nga Iwi E” entzunez, eta Japonia zeharkatuko dugu “Sakura” abestiaren laguntzaz, India “Dravidian dithyramb” doinuarekin eta Brasil “Gloria samba” abestiarekin, besteak beste. Filipinetan amaituko dugu “Rosas Pandan”-ekin, aurrez “Maitia nun zira” entzunda.

Ezustekoz, kolorez eta erritmoz betetako ibilbidea izango da, ikusleei munduko kultura desberdinak hurbilduz, ahotsezko kontzertu entretenigarrian. Jorge Pérez Luque perkusio jotzailearen laguntza izango dugu.

Data: 2015eko abenduaren 4a
Ordua: 20:30etan

Sarreren prezioa: 5 €. AECC-en alde (Minbiziaren Kontrako Espainiar Erakundea)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top