Elegy: bihotza zimurtuta

Antzerki solidarioa. 2015eko abenduaren 21a. 20:00etan.

Elegy lanak bihotza zimurtuta utziko dizu, airerik gabeko plastikozko poltsa bezala. Errealitate gordina, eta aldi berean poetikoa du mintzagai, gugandik hurbil gertatzen dena. Amodioa eta galera da, Iraken gertatzen dena.

Elegy oroimenean murgiltzen da, inoren lurraldean zehar eginiko bidaiaren oroitzapenak dira, geltoki hutsetan, mugetan, bonbardatutako hirietan. Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordearen (CEAR) aldeko antzerki solidario eta dokumentala da. Douglas Rintoulek idatzitako testuak Sirian zeuden errefuxiatu irakiarrei eginiko elkarrizketak hartu ditu oinarri. Kontakizun zirraragarria da, Andrés Requejok bikain antzezturikoa.

Itxuraz gizon bat eta bere lagunik oneraren arteko ezinezko amodio istorioa da, baina apurka-apurka beste zerbaitetan bilakatzen da: Iraken gertatzen diren hilketa homofoboen biktimen amodioari buruzko gogoeta erreflexiboa da. Ihes egin behar izan zuen norbaiten larruan ipintzen gaitu, bere oroitzapenetan murgilduta. Bat batean aipatzen du bere jaioterriko ibaiaren ertzean nola eseri zen eta amodioaren lehen urratuak nola sentitu zituen; gero ezagutzen ez duen herri bateko atxiloketa-zentrua burura datorkio, non denek uste baitzuten gezurretan ari zela. Oroitzapenak pilatzen doaz eta horrela jaso nahi izan ditu testuak: zatika, ez ildo lineal bati jarraituz.

Zirraragarria da, ikaragarria, asaldatzekoa, dramatikoa, taupakaria, intimoa, poetikoa eta, batez ere, oso bihozbera. Elegy da.

Data: 2015eko abenduaren 21a
Ordua: 20:00etan.

Sarreren prezioa: 12€, CEARen alde (Euskadiko errefuxiatuen laguntzarako)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top