Emozioz zuritutako mendiak: Bilbao Mendi Film Festival

Nazioarteko mendi zinema jaialdia. 2015eko abenduaren 12tik 20ra.

Beste urte batez BBK Salako aulkietan eseriko da Bilbao Mendi Film Festival. Mundu erdian eredugarria den mendiko eta abenturazko zinemaren jaialdia Bilboko bihotzera dator.

Jaialdia abenduaren 12an, larunbatean hasiko da ‘erronka’ lanari buruzko hitzaldiarekin, Eneko Atxa, hiru izar Michelin dituen sukaldaria eta Alberto Iñurrategi, 14 zortzi milako tontor bereganatutako alpinista ditu protagonista film honek. Arratsaldean, proiekzioak 15:00etan hasiko dira. Eta 19:30etan Adam Ondraren “Slideshow – Vida de un escalador” hitzaldia iritsiko da. Egun munduko eskalada txapelduna da Ondra eta bere hastapenei buruz arituko da, bai eta lehiaketaren munduan azken urteetan Patxi Usobiagaren laguntzarekin eginiko lanaz ere.

Igandean, hilaren 13an, ‘Mendi Talks’ saioen txanda izango da, prestakuntza eta zabalkuntza saio hauetan ikusleek galdera eta komentarioak egiteko aukera izan ohi dute. Aurtengo Mendi Talks saioek bi egitasmo izango dituzte mintzagai. Rebecca Martin lehendabizi, National Geographicen Espedizio Batzordeko zuzendari betearazleak, erakunde honek ematen dituen “The Young Explorers Grants Program” eta “Expeditions Council” bekak aurkeztuko ditu. Eñaut Izagirre gaztea da National Geographicen beka jaso duenetako bat eta Mendi Film Festivalen laguntzaz beka hau zertan den eta “Incógnita Patagonia” egitasmoa nola garatu duen azalduko du. Ondoren, Dani Salas zuzendari eta errealizadoreak Dokumalia Producciones etxearen azken lana aurkeztuko du, “Jugando a escalar”, eta filmeko protagonistetako bat Salan bertan izango da, 14 urteko Andoni Esparta, egungo eskaladan etorkizun handienetakoa duen kirolaria. ‘Mendi Talks’-etara sarrera doan izango da.

Astearen tontorretik, astelehenean, hilaren 14an, honako proiekzioak izango ditugu: Sunakali, The Rocky Mountains traverse, Iraitz le basque de La Grave, Snowman, Artis on Joraneses.

Abenduaren 15era jeitsi eta ‘Panel Talk: gidek hitza hartuko dute’. Oscar Gogorza mendian espezialdutako kazetariak Simón Elías eta Christian Ravier alpinistak mahai inguru batean zuzenduko ditu, eta oso gutxi ezagutzen den lanbide bat erakutsiko dute, “ezagutzea merezi duena”. Egun horretan bertan, hainbat sari jaso dituzten Antagonist, Suspentes et cordes de violon au Pakistan eta Beyond the heights lanetara igoko gara. Asteazkenetik ostiralera ez dugu maila txikituko eta hainbat harribitxi eskainiko ditugu, tartean Tashi and the monk, Gigantes paralelos, Guide à tout, Docu Yourself, Capítulo 8, Higi, Des brebis et des Femmes, Dominika, Urzulo, Prohibido escalar eta Panaroma. Emozioak seguru ditugu.

Jaialdiaren une garrantzitsuenetakoa abenduaren 19an iritsiko da, ‘alpinismoaren balioak zaindu eta zabaltzeko WOP Fundazioaren Saria’ emango baita, hainbat balio onesteko, tartean mugak gainditzeko esfortzuak eta taldeko lana; aldaketa sustatzeko baikortasuna eta zintzotasuna; familiarteko bizitza muturreko kirolekin, alpinismoarekin edota eskaladarekin bateragarri egitea. Aurten Josep Manuel Angladak jasoko du, XX. mendeko eskaladaren erreferentzia nagusietakoa. ‘WOP Saria’ izen bereko fundazioak bultzatzen du (Walk On Project), eta arruntak ez diren gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketaren gainean dibulgazioa, sentsibilizazioa eta laguntza eskaintzen dituen fundazioa da. Aurrera eramaten ditu hainbat ekintza artistiko, sozial eta kultural dirua bildu eta leukodistrofien aurkako elkarteei mota horretako gaixotasunen ikerketan laguntzeko. Aldi berean, kaltetuen eta euren familien bizi-kalitatea hobetzeko balio duten konponbide berrien ikerkuntza eta garapena suspertzen dute.

WOP saria banatu ostean, estreinekoz ‘2T on Chamlang’ filma erakutsiko da, hau ere Walk On Project Fundazioak ekoitzia. Filmaren oinarria WOPEAK espedizioa da, non Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak esku hartu baitzuten, Juanjo Otazu kameralariarekin batera, eta urriaren 19an Nepaleko tontorrera iritsi baitziren.

11:00etan BBK Salako sarreran irakurleen eta mendiko liburu egileen arteko topaketa antolatu da, sinaketa ekintza eta guzti. Ondoren Imanol Marrodan artista eta argazkilariak ‘Anboto, imagen de un mundo flotante’ hizketaldia eskainiko du, 5 urte iraun duen ikerkuntza lanaren emaitza aurkezteko.

Abenduaren 20an, ohiko ‘Non Stop’ saioak egingo dira, sariak jaso dituzten filmeekin. Arratsaldeko 17:15etako saioan emango dira sariak.

Hemen dituzue egitarau osoa eta egun desberdinetako sarreren prezioak:

Larunbata 12.
11:30etan. PANEL TALK: “Erronka/El Reto”. Eneko Atxa eta Alberto Iñurrategi. SARREREN PREZIOA: 5€ (4 € KUTXABANKEKO TXARTELEKIN).
15:00etan. PROIEKZIOA: Darklight • High and mighty • Jurek SARREREN PREZIOA: 5€ (4 € KUTXABANKEKO TXARTELEKIN).
17:15etan. PROIEKZIOA: Biziminez • Expedition Q – A crossing of Baffin Island • A line across the sky. SARREREN PREZIOA: 7€ (5,5 € KUTXABANKEKO TXARTELEKIN).
19:30etan. HITZALDIA: Adam Ondra “Slideshow – Vida de un escalador”. SARREREN PREZIOA: 8€ (6,5 € KUTXABANKEKO TXARTELEKIN).

Igandea 13.
11:30etan. MENDI TALKS: • National Geographic. Rebecca Martin / Eñaut Izagirre / Gaizka Mejuto. • Dokumentalaren aurkezpena: “Jugando a escalar”. Dani Salas / Andoni Esparta / Pedro Esparta.
15:00etan. PROIEKZIOA: Mile for mile • Showdown at Horseshoe Hell • Reach your limits. SARREREN PREZIOA: 5€ (4 € KUTXABANKEKO TXARTELEKIN).
17:15etan. V: The warmth of Winter • Unbranded. SARREREN PREZIOA: 7€ (5,5 € KUTXABANKEKO TXARTELEKIN).
19:30etan. PROIEKZIOA: Chris Bonington – Life and climbs • 55 hours in Mexico • K2 touching the sky. SARREREN PREZIOA: 7€ (5,5 € KUTXABANKEKO TXARTELEKIN).

Astelehena 14.
17:00etan. PROIEKZIOA: Snowman • Artists on Jorasses. SARREREN PREZIOA: 5€ (4 € KUTXABANKEKO TXARTELEKIN).
19:30etan. PROIEKZIOA: Sunakali • The Rocky Mountains traverse • Iraitz, le basque de La Grave. SARREREN PREZIOA: 7€ (5,5 € KUTXABANKEKO TXARTELEKIN).

Asteartea 15.
17:00etan. PROIEKZIOA: Antagonist • Suspentes et cordes de violon au Pakistan • Beyond the heights. SARREREN PREZIOA: 5€ (4 € KUTXABANKEKO TXARTELEKIN).
19:30etan. PANEL TALK/SOKA MOTZEAN: “Gidek hitza hartzen dute” Oscar Gogorza, Simón Elías eta Christian Ravierekin. SARREREN PREZIOA: 7€ (5,5 € KUTXABANKEKO TXARTELEKIN).

Asteazkena 16.
17:00etan. PROIEKZIOA: Tashi and the monk • Gigantes paralelos •Guide à tout prix. SARREREN PREZIOA: 5€ (4 € KUTXABANKEKO TXARTELEKIN).
19:30etan. PROIEKZIOA: No ski no fun • The Coast • Degrees North. SARREREN PREZIOA: 7€ (5,5 € KUTXABANKEKO TXARTELEKIN).

Osteguna 17.
17:00etan. PROIEKZIOA: Docu Yourself. Capítulo 8. Higi • Des brebis et des femmes • Dominika. SARREREN PREZIOA: 5€ (4 € KUTXABANKEKO TXARTELEKIN).
19:30etan. PROIEKZIOA: First ascent: Kunyang Chris East • Eclipse • Citadel. SARREREN PREZIOA: 7€ (5,5 € KUTXABANKEKO TXARTELEKIN).

Ostirala 18.
17:00etan PROIEKZIOA: Urzulo • Prohibido escalar • Panaroma. SARREREN PREZIOA: 5€ (4 € KUTXABANKEKO TXARTELEKIN).
19:30etan. PROIEKZIOA: Big Men • Jeff Lowe’s metanoia. SARREREN PREZIOA: 7€ (5,5 € KUTXABANKEKO TXARTELEKIN).

Larunbata 19.
11:00etan. BBK SALAKO HARRERA. Mendi liburuak: egileekin topaketa.
11:30etan. MENDI TALK: Imanol Marrodán. “Anboto, imagen de un mundo flotante”.
15:00etan. PROIEKZIOA: Kaxkagorri • Nowhere place. SARREREN PREZIOA: 5€ (4 € KUTXABANKEKO TXARTELEKIN).
17:15etan. PROIEKZIOA: Jumbo wild • 82 summits • K2 and the invisible footmen SARREREN PREZIOA: 7€ (5,5 € KUTXABANKEKO TXARTELEKIN).
19:30etan. WOP SARIA: Josep Manuel Anglada. Film estreinaldia: WOPEAK “2T on Chamlang”. SARREREN PREZIOA: 7€ (5,5 € KUTXABANKEKO TXARTELEKIN).

Igandea 20.
19:30etan. NON-STOP saioa. Saritutako filmak. SARREREN PREZIOA: 7€ (5,5 € KUTXABANKEKO TXARTELEKIN).

Data: 2015eko abenduaren 12tik 20ra.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top