Jazz gau itzulgarriak Pablo Balcazar 4tet-ekin

BJC-BBK Jazz Hileroko. 2015eko abenduaren 30a. 20:00etan

Juan Pablo Balcazar musikari kolonbiarra 1998az geroztik bizi da Bartzelonan, eta bertan ikasi du Estatuko eta nazioarteko jazz musikari onenetako zenbaitzurekin. Baxu jole elektrikoa, kontrabaxu jotzailea eta konpositorea da eta bere lanak Europako eta Hegoameriketako jazz jaialdi onenetan izan du ohiartzuna, hainbat egitasmo desberdibekin eta makina bat artistarekin elkarlanean. Eskenatoki gainean jo izan du, besteak beste Lucia Pulido, Guillermo Klein, Guillermo McGill, Miguel Zenón, Javier Ibarra (Kase.O), Wycliff Gordon, Terence Stadford, Ruper Ordorika, Sofia Ribeiro, David Xirgu, Joe Smith, edota Bill McHenry bezalako artistekin.

Fresh Sound Records disko zigilu espainiarrarekin bere izenpean 8 disko grabatu ditu. Hauetako batzuek urteko lanik onenaren saria jaso dute. Gainera, sideman izan da beste grabaketa-lan askotan. Bilboko bisitaldian, ‘Reversible’ aurkeztuko du, azken diskoa.

Bere lana aurkeztu ostean, Balcazar laukoteak BJC-Bilbaína Jazz Cluben urte amaierako ‘Jam Session’ saioa abiatuko du. Saioarekin 2015. urtea musikaz agurtuko dugu, gonbita jaso duten hainbat musikariren laguntzagaz.

JUAN PABLO BALCAZAR 4tet
Miguel “Pintxo” Villar: saxo tenorea
Marco Mezquida: pianoa
Juan Pablo Balcazar: kontrabaxua
Carlos Falanga: bateria

Data: 2015eko abenduaren 30a
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzarekin)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top