Poltsan musika hartuta datoz Gabonak: Jerezko eltzagorra

Jerezko eltzagorra.Abenduaren 22an. 20:00etan.

Musika turroiaren osagarri. Gozoa eta kolore desberdinekoa. Beste urte batez, poltsan Jerezko musika onena sartuta dator. Aurten oso berezia izango da, merezi duen omenaldia jasoko baitu Fernández Pantoja “Terremotok”, zaleen, adiskideen eta bere lagunen artean itzal luzea utzi zuelako.

2009ko abenduaren 22an, Bilboko Gas Plazan azkenekoz taula gainean izan zela sei urte betetzen direnean, eta gabonetako ikuskizun honen hamargarren urteurrena delako, iaz Sevillako Flamenko Biurtekoan Giradillo Revelación saria jaso zuen Manuel Valencia gitarra jotzaileak zuzenduko du ikuskizuna, bere hiriko gabonetako abestiei ekarpen handia eginez. Artista zerrenda aparta izango du ondoan, tartean 15 urteko alaba, María Terremoto.

Jerezko Udalaren laguntzaz, bertaratzen diren guztiei ardo goxoa eta lurralde hartako gozokiak oparituko zaizkie. Flamenkoaren eta Gabon gozoenen omenez topa egin dezagun.

Data: 2015eko abenduaren 22a
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 14€
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top