Horra hor Txanogorritxo

Haurrentzako Antzerkia. 2015eko urtarrilak 2 eta 3.

Txanogorritxoren istorio dibertigarria BBK Salako ikuskizunen basora helduko da. Idatzi zure agendan 2016ko hasierarako.

Txanogorritxo amarekin bizi da basoko etxean. Oso neska alai eta jolastia da, baina berriro eskolara joateko oraindik hilabete batzuk falta zaizkio eta gizajoak ez du inorekin jolasterik. Goiz-goizik amak basoaren bestaldean dagoen amamaren etxera bidaltzen du hura gaixorik dagoelako. Txanogorritxok poz handiaz hartzen du enkargua, hala, basoko animaliekin jolasteko aukera izango du eta. Baina basoaren barruan hainbat arrisku topatuko ditu, Txanogorritxorekin jolastu nahi izango duen bakarra otso maltzurra izango delako. Horretarako, Txanogorritxu engainatzen saiatuko da trikimailu izugarriez baliatuta.

Obra hau Charles Perrault egileak idatzitako ipuin klasikoaren moldaketa bat da, bai irudietan, bai edukietan. Nabarmentzekoa da basoan zehar egingo duen bidaia arriskutsu eta dibertigarria ez ahazteko obra honetako eduki musikalak, dantzek eta abestiek Txanogorritxori emango dioten laguntza handia.

Egilea eta Zuzendaria: Galder Perez
Antzezlariak: Ugaitz Alegria, Leire Ucha, Andrea Covadonga, Olatz Ganboa

Gomendatutako adina: 3-9 urte. Antzezlana hobeto ikusteko, lehenengo 3 lerroetan umeak soilik eseriko dira.

Data: 2016ko urtarrilak 2
Ordua: 16:30 (euskara) eta 18:30 (gaztelania)

Data: 2016ko urtarrilak 3
Ordua: 12:00 (euskara), 16:30 (gaztelania) eta 18:30 (euskara)

Sarreraren salneurria: 9 €
Deskontua: % 15eko deskontua Kutxabank Txartelekin (3 sarrera txartel bakoitzeko).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotariko kutxazainetan
Sarrerak saltzeko webgunea

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top