Ahaztezina: “El cementerio de los libros olvidados”

Haurrentzako Antzerkia. 2015eko abenduak 28 eta 29. 17:00etan eta 19:00etan.

Umeei pentsaraziko dien obra bat. Gurasoei pentsaraziko dien obra bat. Ahaztezina.

“El cementerio de los libros olvidados” (“Ahaztutako liburuen hilerria”) izenburuko obran Nacefabulas izeneko herrian sormen handia zegoen garaiko historia aipatzen da. Orain, berriz, hilzorian dago ahaztutako liburuen hilerriaren inguruan. Bertan dauzkate lurperatuta umeek irakurtzen ez dituzten liburuak. Ehorzlea iraganean herriko liburuzain harroa izan zen, baina orain maitasunez lagatzen ditu lurpean baztertutako testuak. Lehen idazle emankorra zen emakume eskalea orain miseria gorrian bizi da, kontatzeko istorio bat ere ez dauka eta.

Sabia liburuak maite dituen kanpotar alaia herrira etorri eta haur bat berriro irakurtzen hasteko abenturari ekingo dio. Haur hori ez da besteak bezalakoa, izan ere, Tecnoboy izena ipini diote bideojokoez eta denetariko gailu teknologikoez osatutako bilduma zabala daukalako.

Izango al da Sabia Tecnoboyri bere kontsola uztarazteko gai?

Datak: 2015eko abenduak 28 eta 29
Orduak: 17:00 eta 19:00.

Sarreren salneurria: 10 €
Deskontua: % 10eko deskontua Kutxabank txartelen bidez erosita (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotariko kutxazainetan
Sarrerak saltzeko webgunea

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top