Dantza flamenkoaren kantulogia, Ya! (Ensayos)

Dantzaldia. 2015eko abenduaren 5a. 20:00etan

Ikuskizunak jolas egiten du eta kantulogia nahieran manipulatzen du el Niño de Elchek, kantearen enbor eta irudi desberdinekin, behin eta berriro errepikatuz. Dantza, kantea eta gitarra urrats bakoitzean gero eta sofistikatuagoak dira, kizkurrak are gehiago kizkurtuz, eskena gaineko malabareetan.

Ya! (Ensayos) izeneko ikuskizunean flamenko gordina dugu, antzerkia, umorea eta bikaintasuna. Baina, batik bat, ongi pasa eta ikusleak dibertitzeko gogoa nabari zaio. Hiru interpreteak elkarri oso lotuta ageri dira, harreman intimoa dute oholtzarekin, eta honela lortzen dute ikusleen konplizitatea bereganatzea.

Abenduaren 5ean, Belén Maya eta el Niño de Elcheren arteko bategite desiratua, Dantzaldia zikloan.

Dantza eta koreografia: Belén Maya
Kantea eta zuzeneko musika: Niño de Elche
Gitarra eta zuzeneko musika: Raúl Cantizano

Data: 2015eko abenduaren 5a
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 15 €

Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)


Sarrerak erosteko:

BBK Sala

BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top