Seth Glier, Billy Joelen ondoren pop konpositore onena

Musiketan. 2015eko abenduaren 6an. 20:00etan.

Bidean irakasle apartak izan ditu, mundua zeharkatu du, “Child Fund International”, desoreka ekonomikoak salatzen dituen erakundeko nazioarteko bozeramailea bilakatu da, disko-zigilu handi batekin lau bilduma plazaratu ditu, Katy Perryrekin maite jolasak egindakoa da, Grammyen alfonbra gorria zeharkatu du eta egunero atsegin duena eginez esnatzea lortu du. Bere bizitza asko aldatu den arren bere helmuga eta eraginek bere horretan jarraitzen dute, anaiari gosaria ematen zion mahai beraren ingurumarian.

Seth Glierri buruz ari gara eta bere ahotsak duen ausardiak zirraraz betetzen gaituela onartu behar dugu, musika aberatsa eta bere adinerako ezohikoa den eskarmentua baititu. Datorren abenduaren 6an “If I Could Change One Thing” bilduma berria besapean duela etorriko da. Une bakanak ditu disko honek, Seth hor barruan kokatu baita, ez kanpoan. Interpretazio ikastaroak jaso ditu, Shakespeareri buruz gehiago jakin nahi izan du eta guztira ehun abesti sortu ditu disko honetarako.

Billy Joelen ondoren egundo izan den pop konpositore onena omen da. Ikusiko dugu BBK Salan izango baitugu, aurrez-aurre.

Data: 2015eko abenduaren 6an
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: 3€ Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top