Jazz gosez. VI. BBK Jazz: A28

BBK Jazz. 2015eko azaroaren 28a. 20:00etan.

Jazz erakusketa amaitzeko beste urte batez aldarrikatuko dugu laukote bikainekin jarraitzeko dugun gogoa, aurten Iñaki Rodríguez 4tet eta Iñaki Salvador & Andrzej Olejniczak 4tet taldeen laguntzaz.

Iñaki Rodríguezek 2007. urtean eskuratu zuen Euskadiko Goi Musika Eskolako Titulazioa, Musikenen alegia, jazz-saxofoi espezializazioan. Hainbat egitasmotan parte hartu du, Donostiako nazioarteko jazzaldian, Getxon, Zaragozan…Gaur egun Broken Brothers Brass Band taldean dabil, bai eta The Slang Trion eta bere boskotean ere. Azken honekin grabatu berri du lehen diskoa, “Burbuja” izenekoa, Errabal Jazz zigiluarentzat. Lan honekin guztiarekin batera Pablo Sarasate Musika Eskolako irakaslea ere bada.

Iñaki Salvador piano jotzaileak eta Andrzej Olejniczak Poloniako saxofoi joleak elkarrekin hainbat aldiz jo dute hamaika oholtzatan. Orain barriro elkarrekin aritzea erabaki dute, eskuz-esku 20 urte daramatzatela ospatzeko, laukote formatuan. Horretarako beren ibilbidean hain garrantzitsua izan den “Catch” lana omenduko dute. Ilusioz gainezka jarraitzen dute, konposizio berriekin, eta beraien jaioterrietako musika herrikoiak ere biltzen dituzte, hots Euskal Herrikoak eta Poloniakoak. Biek hainbat bidaitan lagun izan dituzten bi musikariren lankidetza dute orain ere Gonzalo Tejada kontrabaxu jotzailearena eta Borja Barrueta bateria jotzailearena, guztiek baitzuten taula gainean elkar topatzeko grina.

Azaroaren 28a
20:00etan.
IÑAKI RODRIGUEZ 4TET – The Big Free Tongue “Albura”

Iñaki Rodriguez – saxo tenorea
Jorge Abadías – gitarra
Hilario Rodeiro – bateria
Luisa Brito – kontrabaxua

20:30etan.
SARI BANAKETA

21:30etan.
IÑAKI SALVADOR & ANDRZEJ OLEJNICZAK 4TET


Iñaki Salvador – pianoa
Andrzej Olejniczak – saxo tenorea eta sopranoa
Borja Barrueta – bateria
Gonzalo Tejada – kontrabaxua

Data: 2015eko azaroaren 28a
Ordua: 20:00etan. – 20:30 etan – 21:00 etan.

Sarreren prezioa: 10€ egun bakoitzean
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

3 egunerako bonoa: 18€ (BBK Salako txarteldegia bakarrik, Kutxabankeko txartelekin eta Bilbaína Jazz Clubeko bazkideentzat)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top