Istorio onenak kontatzen dituen jazza. VI. BBK Jazz: A26

BBK Jazz. 2015eko azaroaren 16a. 20:00etan

Erakustaldia hastear da. Sarrera bikoitz perfektuari ohiartzuna ematera goaz. Soinuzko jazz istorioak atsegin dituztenek badute BBK Salara etortzeko aitzakia.

“Totem trio” 2014. urtean Kike Lafuente kontrabaxu jotzaileak sortu zuen eta Aritza Castroren bateriak eta Juan Sebastián Vázquezen pianoak osatzen dute. Totem Triok jazzaren korronte berriak ikertzen ditu hauetan murgildu aurretik, hizkuntza desberdinekin, bai jazz europarraren eraginaz nola munduko musiken ukituarekin. Rocketik hasi eta musika garaikidera arte doan bidean aurkituko ditugu. Beraien kontzertu guztiak desberdinak dira, oinarri amankomun batekin: abesti bakoitza jotzen duten aldi oro istorio bakana da, parekorik gabea.

“Gorka Benítez trio”-ren saxo tenorea izango da taulara igotzen hurrengoa. Estatuan gaur egun dagoen jazz istorio kontalari onena da eta nazioartea dagoen ahots trinkoenetakoa. Neka ezina, jakin min handikoa, ausarta, zintzotasunean oinarritutako sormen-heldutasunera iritsi da. Bere espezie osoan bakana eta nortasun sakonekoa, ohikoa da saxoaren eleanizdun hau klub onenetako afitxetan agertzea, bai eta munduko jazz estudio onenetan ikustea ere. Frontmanen artean sona handienetakoa duen artista da, Europan zein Ameriketan. Erdizkako egiarik gabea, estereotipoetatik hurrun, bere musika gourmetentzat egina da. Gorkak emozionatzea eta jendea bereganatzea lortzen du, gezurrik ez darabilelako. Eta inoiz ez duelako erabiliko.

Azaroaren 26a
20:00etan.
TOTEM TRIO

Juan Sebastián Vázquez – pianoa
Aritza Castro – bateria
Kike Lafuente – Kontrabaxua

21:00etan.
GORKA BENITEZ TRIO

Gorka Benítez – saxo tenorea eta txirula &
Daniel Pérez – gitarra
David Xirgú – bateria

Data: 2015eko azaroaren 26a
Ordua: 20:00etan eta 21:00etan.

Sarreren prezioa: 10€
Deskontua: %20 Kutxabanken txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

3 eguneko bonoa: 18€ (BBK Salako txarteldegian bakarrik Kutxabankeko txartelekin eta Bilbaína Jazz Clubeko bazkideentzat)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top