Bilboko gauak sutan berriro: VI BBK Jazz Erakustaldia

BBK Jazz. 2015eko azaroaren 26, 27 eta 28an. 20:00etan

Generoko izarrak. Banda distiratsuak. Jazzaren abangoardiako mutur gorenak, mundu erdiko klubetan jo eta gero Bilboko gaua sutan jartzera datoz, VI BBK Jazz Erakustaldian.

Azaroaren 26an ekingo diogu, ostegunarekin, zikloaren emankizun berri hau jazzaren korronte berrietan murgilduta hasiko dugu, world jazzean bat egiten duten hizkuntza desberdinekin gozatzeko datorren Totem Triorekin. Oholtza gainera igotzen hurrengoa, istorio kontalari aparta izango da, estatuko saxofoi jotzaile apartenetakoa izateaz gain, Gorka Benitez.

Jose Luis Canal Trio distiratsuak berotuko du hurrengo jardunaldia. Saio nagusia Miguel Pintxo Villaren laukote ospetsuak zerbitzatuko du, hala ere.

Larunbata, hilaren 28a, Iñaki Rodríguez 4teten free jazzak zabalduko du. Jardunaldi honetan BBK Jazz sariak banatzeko aukera ere izango dugu eta festari behar bezalako amaiera emango diogu, Europa osoan ospe handienetakoa duen jazzmen birekin, Iñaki Salvador eta Andrzej Olejniczakekin. Luxuzko biko honek berretsi egingo du elkarrekin eskenatoki gainean aritzeko duten grina. Lagun izango dituzte Gonzalo Tejada kontrabaxu jotzailea eta Borja Barruetaren bateria, BBK Jazz Erakustaldia zapore gozoarekin amaitzeko.

Galdu ezina.

Osteguna 26a
20:00etan. TOTEM TRIO

Juan Sebastián Vázquez – pianoa
Aritza Castro – bateria
Kike Lafuente – kontrabaxua
21:00etan. GORKA BENITEZ TRIO
Gorka Benítez – saxo tenorea eta txirula
Daniel Pérez – gitarra
David Xirgú – bateria

Ostirala 27a
20:00etan. JOSÉ LUIS CANAL TRIO

José Luis Canal – pianoa
Juanma Urriza – bateria
Jon Piris – kontrabaxua 

21:00etan. MIGUEL “PINTXO” VILLAR 4TET
Miguel ‘Pintxo’ Villar – saxo tenorea eta sopranoa
Jaume Llombart – gitarra
Carlos Falanga – bateria
David Mengual – kontrabaxua

Larunbata 28a
20:00etan. IÑAKI RODRIGUEZ 4TET, The Big Free Tongue “Albura”

Iñaki Rodriguez – saxo tenorea
Jorge Abadías – gitarra
Hilario Rodeiro – bateria
Luisa Brito – kontrabaxua
20:30etan. SARI BANAKETA
21:30etan. IÑAKI SALVADOR & ANDRZEJ OLEJNICZAK 4TET

Iñaki Salvador – pianoa
Andrzej Olejniczak – saxo tenorea eta sopranoa
Borja Barrueta – bateria
Gonzalo Tejada – kontrabaxua

“BBK Jazz” ikusteko sarrera bikoitzaren irabazleak honakoak dira: Patrick Polaco, Alaitz Fernandez Munarriz, Estefania Echeverri, José-Luis H-r, Nora Lkasjhfb, Borja Estrade Arlucea, Susana At, Itziar Villauriarte, Vanessa González Rilo (Facebook) eta @LorenKabble, @mirenarginekole, @GarciaMiriam95 (Twitter). Bidali zure datu pertsonalak: izena, abizenak eta NAN zenbakia, Facebooken edota Twitterren erabiltzen duzun ezizenarekin batera, salabbk@salabbk.es helbidera, azaroaren 26ko eguerdia baino lehen. Zure sarrera bikoitza jasotzeko argibideak emango dizkizugu. Zorionak!!

Data: 2015eko azaroaren 26, 27 eta 28an
Ordua: 20:00etan-21:30etan

Prezioa: 10€ egun bakoitzean. Deskontua: %20 Kutxabankeko Txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)
3 egunetarako bonoa: 18 € (BBK Salako txarteldegian bakarrik Kutxabankeko txartelekin eta Bilbaína Jazz Clubeko bazkideentzat).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top