Bruce Barth eta Terell Stafford 4tet: BBK Sala dotore jantzita

BJC-BBK Jazza Hileroko. 2015eko azaroaren 22a. 20:00etan.

Bruce Barthen eskubi bertutetsuak McCoy Tyneren oinordekoa den ezker-eskuaren laguntzarekin bere biziko indarra hartzen du. Musikari eta konpositore ezaguna da, eta Norman Simmons, Neil Waltzer, Jaki Byard, Fred Hersch eta George Russell bezalako izarren ikaskidea izan da. 1988an agertu zen estreinekoz New Yorken eta Stanley Turrentine saxofoi jotzaile tenorearekin elkarlanean aritu zen hamarkada oso batez, eta ondoren ekin zion Nat Adderleyrekin, Vincent Herring’s-en boskotean eta Dave Douglasekin jotzeari. 1990ean Terence Blancharden boskotean hasi zen.

Ordundik mundu osoan zehar aritu da grabatzen eta zuzenean jotzen, hainbat izar handirekin: Tony Bennett, Steve Wilson, Luciana Souza, Phil Woods, Freddie Hubbard, Tom Harrell, Branford Marsalis, Wynton Marsalis, John Patitucci, la Mingus Big Band, etab. Jazzak egun dituen ikastetxe garrantzitsuenetan irakaslea da, Berklee College eta beste zenbaitzutan.

Terell Stafford tronpeta jotzaile handia Wynton Marsalisen itzaletik sortu zen musikari belaunaldi oso bateko ordezkaria da, ezagunenak Roy Hargrove eta Nicholas Payton izanik. 1990 eta 1995 artean Bobby Watsonen boskoteko kidea izan zen, Horizonen.

1997an McCoy Tyneren bandan aritu zen eta big band ospetsuenetako bitan kide izateko gonbita jaso zuen: Wynton Marsalisek zuzendutako Lincoln Center Jazz Orchestrarena eta John Faddisen gidaritzapean zegoen Carnegie Hall Big Bandarena, alegia. Beste hainbat talderekin jo izan du, tartean Village Vanguard Orchestra, Mingus Big Band eta Lincoln Center Jazz Orchestra; bai eta hainbat egile handirekin ere, hala nola Benny Golson, Kenny Barron, Frank Wess, Jimmy Heath, etab.

Bruce Barth: Pianoa
Terell Stafford: Tronpeta
Masa Kamaguchi: Kontrabaxua
Stephen Keogh: Bateria

Data: 2015eko azaroaren 22a
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top