Bilbo zinearen hiriburua: ZINEBI 57

Bilboko zine dokumentalaren eta laburmetraien nazioarteko jaialdia. 2015eko azaroaren 16tik 19ra. 18:00etan

Munduan sona handienetakoa duen jaialdia dator. Eta Bilbo zinemaldien aristokrazian kokatzeko datorkigu, gainera. Edizio berria, 57. jadanik, dugu parez-pare ZINEBIn. Azaroaren 16a eta 9a artean mundu osoan zine dokumentala eta laburmetraiak egiten dituzten zuzendari apartenen lanak hurbilduko dizkizuegu.

Zinemaldira 85 herrialdetatik (erabateko errekorra) etorrita aurkeztu diren 5.087 filmetatik –iaz baino 1.719 gehiago–, antolakuntzak aparteko izenburu bilduma hautatu du BBK Salako giro intimoan gozatu ahal izateko. Urrezko eta zilarrezko Mikeldiak irabazteko lehiatuko dira hir maila desberdinetan: fikzioa, dokumentalak eta animazioa.

ZINEBI-ren 57. edizio honetarako Óscar Mariné disenaitzaile eta marrazkilariak sortu duen kartelak gogora dakar Michelangelo Antonionik ingelesez grabatu zuen hiru filmeetako bat. “Zabriskie Point” (1970) da, dokumental itxura duen formatua baitu lehen eskenak. Estreinatu eta urte batzuetara ezbairik gabeko kultuzko filmea izan zen arren, bere garaian oso ekoizpen zalapartatsua izan zen.

Honatx egitaraua:

Astelehena 16.
18:00etan. Bertoko Begiradak zikloa: “Sabino Aranaren Begiak”. Joseba Gorordo 60’.
20:00etan. Bertoko Begiradak zikloa: “Euskara munduan – Besteen ahotan”. Iñigo Asensio 72’.

Asteartea 17.
18:00etan. Gaur Hemen 2015 / Zinergentziak 15. “Llórame un río – Hitzen lotura” Cristina Ezquerra 7’. “Cuaderno de viaje” Aitor Gametxo 15’. “Las torres Nafarroa” Maddi Barber 15′. “Gorramendi (Work in progress)” J. Gabriel Gutiérrez/Manuel Palma/J.Mª Palaccios 17’.
20:00etan. Bertoko Begiradak zikloa: “Banatu Filmak 5º Aniversario”. “A life story” Nacho Rodríguez 4’20’’. “Arconada” Asier Urbieta 11’. “Beerbug” Ander Mendia 7’43’’. “Gernika” Angel Sandimas 12’49’’. “Loco con ballesta” Kepa Sojo 17’. “Nire aitaren etxea” Irena Bau 6’13’’. “Walkie talkie” Rubén Pérez Barrena 15’.

Asteazkena 18.
18:00etan. Saio bereziak: “Sarah Vanagt: cine y verdad histórica”. Sarah Vanagt izango da bertan. “Figuritas” 15’. “Lección de historia” 5’. “Cambio de moneda” 2’30’’. “Cría de elefante” 1’20. “Primeras elecciones” 15’. “El pasillo” 7’15’. “La ola” 20’.
19:30etan. Bertoko Begiradak zikloa: “Vinyland”. Marcos García/Mikel Insausti 90’.

Osteguna 19.
18:00etan. Zinergentziak 15: “Caminos de ida y vuelta. Miradas cinematográficas sobre el exilio interior”. Zuzendariak izango dira bertan. “Imágenes secretas” Diana Toucedo 18’. “Apuntes de proyecto Diario” Xiana Gómez 12’. “Hitzen lotura” Irati Cano Alkain 5’. “Evocaciones. Retrato de mi madre” María Elorza 4’. “Backup” Pilar Alvárez 7’. “Línea discontinua” Marine de Contes 42’
20:00etan. Bertoko Begiradak zikloa: “Si yo fuera tú, me gustarían los Cicatriz” Jorge Tur, 22’; eta “Inadaptados” Kikol Grau, 41’. Kikol Grau zuzendaria bertan dela.

Data: 2015eko azaroaren 16tik 19ra

Sarrerak doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top