Erantzi begiak: Zentsura At!

Zentsuraren aurkako X. Jaialdia. 2015eko azaroaren 9 eta 14 artean.

Begiak zabaldu ditzagun. Adeigabetasunaren, umorearen eta askatasunaren utopiari sartzen utz diezaiegun. Charlie Hebdo omenduz Festival Zentsura At! Jaialdiaren edizio berria dator.

Barrearen maltzurkeria zentsuraren kontrako lehergaia da. Algararen indarraz ez gaitezen ahaztu. Bere energia ez dadin isildu eta adierazpen askatasuna berriro aldarrika dezagun. Eta ez Charlie Hebdorena bakarrik. Zentsura At! Jaialdiaren edizio berri honetan, beren sormena isilpean gorde behar izan duten artista guztiak omenduko ditugu.

Aurtengo jaialdiaren egitarau osoak mundua konpondu arte dantzan jarriko gaitu, gainera. Arto Tuncboyaciyan-en kontzertuekin eta bere avant-garde folkarekin gorputza astinduko dugu; mundu osoan ospea lortu duen a href=”https://es.wikipedia.org/wiki/Mar%C3%ADa_Faranto%C3%BAri” title=”Maria Farantoúri” target=”_blank”>Maria Farantoúrirekin; edota Harrison Ivazek Bullyingaren kontra eskainiko digun kontzertu didaktikoarekin. Gainera, gure begiak biluztuko ditugu “Los demonios del Edén” eta “Javier Krahe y censura” dokumentalekin. Egitaraua osatzeko mahai inguru bi izango ditugu, “Justicia y censura” eta “Silencio cómplice”.

Honatx egitarau osoa:

Azaroaren 2tik 15era. Erakusketa: “Espainiar umoregileen omenaldia Charlie Hebdori” (Mugarik Gabeko Erreportariekin lankidetzan)

Astelehena 9.
19:30etan. Dokumentala eta hitzaldia: ”Los demonios del Edén”.

Asteartea 10.
19:30etan. Dokumentala eta mahai ingurua: “Javier Krahe y censura”.

Asteazkena 11.
12:00etan. Kontzertu didaktikoa: “Anti-Bullying” Harrison Ivazekin.
20:00etan. Mahai ingurua: “Justicia y censura”.

Osteguna 12.
20:00etan. Mahai ingurua: “Silencio cómplice”.

Ostirala 13.
20:00etan. Kontzertua: “Arto Tuncboyaciyan”.

Larunbata 14.
20:00etan. Kontzertua: “Maria Farantoúri”.

Sarreren prezioa: 18 € (ostirala 13), 20€ (Larunbata 14)
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top