Errimak oinetan

Dantza. 2015eko azaroaren 20an. 20:00etan.

Bertsolariek abesten duten bezala dantzan egingo dugu. Dantza kontzeptu bitxia BBK Salako oholtza gainean. Bertsoak dantza-hizkuntzan eta dantza poesiaz beteta. Bertsolariek sentipenak eta emozioak sorrarazten dizkiete ikusleei. Baina, zer gertatuko litzateke entzuleak dantzariak balira? Nola isladatuko lukete beren belarriek jasotzen dutena oinen bitartez, dantza bilakatuta?

Galdera horren erantzuna da “Errimak Oinetan”, dantzaren mezuari eta poesiaren mugimenduari garrantzia ematen dien ikuskizun desberdina. Haatik dantza konpainiak errimak oinen zerbitzura jarri ditu eta oinak errimen erritmoan. Dantza berriak bertso berriei jarriak.

Konpainia: Haatik Dantza
Zuzendaritza: Aiert Beobide eta Unai Elizasu

Eta “Errimak oinetan” ikusteko sarrera bikoitzaren irabazleak honako hauek dira Lourdes Goñi, Estibaliz Quintana Ferrero, Carla Berridi y Begoña Ortiz de Artiñano (FB). Bidali zure datu pertsonalak: izen-abizenak eta NAN zenbakia, FBen edo Twiter-en duzun ezizenarekin batera, salabbk@salabbk.es helbidera eta sarrera bikoitza nola jaso esango dizugu. Zorionak!!

Data: 2015eko azaroaren 20an
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 5€
Deskontua: %25eko deskontua Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top