Hérétiques: keinuaren funtsera

Dantzaldia. 2015eko azaroaren 6a. 20:00etan

Mugimendu baten errepikapen amaiezinak eta bere garapen progresiboak keinuaren funtserantz bidaia egitera garamatzatenean, dantzariek muturreko konzentrazio fisiko eta mentala onartzen dituzte, gorpuzkera geometriko konplexua eginez, kanonaren eta aho-bateko mugimenduen arteko crescendoan. Abiapuntua piano jotzaile aparta da, bai eta bikotearen laguntzailea ere.

Ayelen Parolinek, dantzaren herejeak, sendatze eztandatsuaren bestaldean emozio-bidea bilatzen du: adierazteko ekonomian, pathorik gabe, hizkuntza nahita ezabatuta eta energien jaulkipen paradoxikoa eginez. Errito garaikideen itxura berria ikusteko gonbita da, gure garaiaren bihotzera bidaia txamanikoa, egungo kodeen laguntzarekin iraganaren eta etorkizunaren arteko bideragarritasuna zalantzan jartzeko.

Etengabeko leit motiv baten errepikapenean oinarritzen da obra, apurka-apurka garatzen eta aldatzen doana, horrela trantzearen antza duen armiarma-sare setatia osatuz. Hirukote obsesibo eta mekaniko honek gure bizitzaren eraginkortasuna eta errentagaritasunaren aginduetara garamatza zuzenean. Koreografiak mugimenduaren eraikuntza matematiko bat hasteko ahalegina egiten du, musikarekin bat eginik. Horrez gain, itxura artisautzako lanarekin eraikitzen du, geruzetan bata-bestearen gainean zatitutako egitura konplexua osatu eta infinitora hedatuz.

Kontzeptua eta koreografia: Ayelen Parolin
Interpretazioa: Gilles Fumba & Marc Iglesias

Data: 2015eko azaroaren 6a
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top