Abesti eguzkitsuak: El Hombre del Tiempo

Kontzertua. 2015eko azaroaren 5a. 19:15etan.

El Hombre del Tiempo (eHdT) osakeraz hiruko klasikoa da, ez ordea konzeptuari dagokionez. Bestelako egitasmoetan eskarmentua lortu ostean, hiru artista hauek musikazko proposamen eguzkitsua aurkeztuko digute, abesti distiratsuekin. Gitarra giro mix baten gainean, jazzetik power popera egingo dugu, oinarri erritmiko indartsuen laguntzarekin. Emaitza armoniko bikaina lortzen dute, liderraren ahots oso bereziak eta bide lagun dituenean koroek hegan eramango gaituztelako.

eHdT taldeak lehen urteetan izan duen jarduera biziak bere musika oholtza garrantzitsuenetara eraman du, tartean Bilbao Exhibition Center, Euskalduna Jauregia edo Bilboko Arriagara, FITUR eta Madrilgo Plaza Nagusira, Chesteko (Valentzia) Motoziklismoko Munduko Txapelketara, bai eta New Yorkeko Central Parkera ere.

Hurrengo geltokia BBK Salan dute.

Eneko Miguel: Baxua eta ahotsa
Pedro Hidalgo: Gitarrak eta koroak
Asier Santacoloma: Bateria, perkusioak eta koroak

Data: 2015eko azaroaren 5a
Ordua: 19:15etan

Sarreren prezioa: 14€
Deskontua: %15eko deskontua Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top