Saxo sexyena: Jerome Sabbagh Quartet

BJC-BBK jazza hileroko. 2015eko urriaren 30a. 20:00etan.

BJC-BBK hileroko zikloa Jerome Sabbagh, saxo sexyenarekin hasiko dugu. Frantziar musikariak 20 urtetik gora daramatza New Yorken, jazzaren tradizioaren oinordekoa izateaz gain New Yorkeko mugimendu eklektiko eta zirraragarrien iturritik ere edan ohi.

Lirikotasuna maite duenez, saxofoi tenoreen artean ospe aparta lortu du eta egun nazioarte osoan dabilen musikari esanguratsuenetakoa da. Nahiz eta testuinguru musikala erabat desberdina izan, bere saxoak darabilen tonoak maiz iraganeko maisuen ukitua dakar gogora, Stan Getz maisuarengandik hasita.

Sabbagh bakarlari inspiratua da eta ohial armoniko apartak sortzeko gaitasun berezia du. Paul Motianek kontratatu zuen azken saxofoi jotzaileetako bat izan zen eta bateria jotzaile handiari bere omenaldia eskaintzen dio “Once around the park” doinuan. Abesti desberdinak eta anitzak, pop rockaren eragina, errejistro misteriotsuak, bat-batekotasun trinkoa eta bere taldearen indarra dira nortasun agiriak.

Jerome Sabbagh Quartet
Jerome Sabbagh: Saxo Tenorea
Ben Monder: Gitarra
Masa Kamaguchi: Kontrabaxua
Ted Poor: Bateria

Data: 2015eko urriaren 30a
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 15€
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top