Zinemakumeak gara! The end

Zinea. 2015eko urriaren 17a. 18:00etan.

Zinemakumeak gara! Emakumeek zuzenduriko zinea ardatz duen jaialdiarentzat urrezko amaiera, hitzordu bikoitzarekin

“Vamps” Stacy eta Goody bi neska gazte dira, New Yorkeko gau-bizitzaz gozatzen dutenak bi banpiro eder bezala. Hala ere, maitasuna aurkitzen dutenean, dilema bat konpondu beharko dute: hilezkortasunari edo maitasunari uko egitea. Zuzendaria, Amy Heckerling, New Yorken jaio zen, zinema eta telebista ikasi zituen New Yorkeko Unibertsitatean eta Zineman lizentziatura lortu zuen The American Film Institute-n. Filmak egiten ari da 80ko urteetatik, komedia-zuzendari ospetsuenetakoa da, film asko egin ditu arrakasta handikoak eta komedian erreferente izan direnak; besteak beste, nabarmentzekoak dira: “Fast Times at Ridgemont High” (1982), “ Look Who’s Talking” (1989), “Clueless” (1995), “I Could Never Be Your Woman” (2006).

“La Batalla de Solferino” Justine Trieten lehen filma da eta 2012an Frantziako hauteskunde presidentzialen emaitzak jakin ziren egunean grabatu zen. Luxu bat izan zen hamar mila extra izatea eta filmeko hogei minututan erabili ahal izatea. Eguna: 2012ko maiatzaren 6a. TB-ko erreportari bat, Leticia, Frantziako presidentetzarako hauteskundeen berri ematen ari da; aldi berean Vincent senar ohiak bi alabak ikusten uzteko eskatzen dio. Eromenezko igandea da Parisen: bi neskatila asaldatuta, haurtzaina leher eginda, senargai berria beharrean, abokatu marmarti bat eta Frantzia bitan zatituta.

Zure zain gara.

Urriaren 17a.
18:00etan. “VAMPS”. Amy Heckerling. AEB. (2012). (BOA)
20:00etan. “LA BATALLA DE SOLFERINO”. Justine Triet. Frantzia (2013). (BOA)

Sarreren prezioa: 4 € bi saioetarako

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top