Istorio bakar eta alda ezina

Zinea. 2015eko urriaren 16a. 19:00etan

“Una palabra tuya” emozioz beteriko filma da, non kaleen taupada entzuten baiten, bizirik iraun arren irautea baino zerbait gehiago nahi duten pertsonei buruzkoa da, poza aurkitu nahi dutenei buruzkoa. Pertsonaia ahaztezinak. Gidoi fresko eta borobilak istorio bakar eta alda ezinean. Rosario (Malena Alterio) eta Milagros (Esperanza Pedreño) lagunak dira eta kale-garbitzaileak. Gazteak ere badira, eta ez dute senargairik, ez autorik, ez lagunik, ez etorkizunik, eta hala ere borroka egiten dute, beren artean errietan, dibertitu egiten dira, kexatu eta mutiletan egin ere bai. Harik eta egun batean, ezusteko topaketa batek haien bizitza irauliko duen arte modurik harrigarrienean.

Ángeles González-Sinderen filma da hau, telebistako serie askoren gidoiak egin ditu, adibidez “Truhanes” edo “La casa de los líos”, baita dozenaren bat filmenak ere, horien artean dagoelarik Ricardo Franco-ren “La buena estrella” (1997), bere lehen Goya saria irabazi zuelarik horrekin. Zuzendari gisa debuta “La suerte dormida” (2003) filmarekin egin zuen, eta bere lanik sarituenetako bat izan zen; Goya sarietarako beste lau izendapen lortu zituen “Una palabra tuya” filmarekin. Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako lehendakaria izan da, eta Kulturako ministroa 2009ko apiriletik 2011ko irailera.

Ondoren “Palabras cruzadas” mahai ingurua izango dugu eta “Simone de Beauvoir” saria emango zaio Angeles Gonzalez-Sinderi.

Urriaren 16a.
19:00etan “UNA PALABRA TUYA”, Angeles González-Sinde. Espainia (2008). Komedia – Drama
21:00etan MAHAI INGURUA: “Palabras cruzadas (hablando de guión, género…) Angeles Gonzalez-Sinde, gidoi egilea eta zuzendaria; Aizpea Goenaga, gidoi egilea eta Etxepare Institutuko zuzendaria; Izaskun Arandia, ekoizlea, gidoilaria eta zuzendaria. Ana Gutierrezek, Zinemakumeak Gara¡ jaialdiko zuzendariak zuzenduko du.
21:30etan. “SIMONE DE BEAUVOIR” SARIAREN BANAKETA Angeles Gonzalez-Sinderi

Data: 2015eko urriaren 16a
Ordua: 19:00etan

Sarrera doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top