18 urte bete aurretik egin beharrekoak

Zinea. 2015eko urriaren 14a. 19:30etan

Zinemakumeak erakusketaren hirugarren jardunaldia urteko izenburu handietako batek zabalduko du: Maggie Carey-ren “The to do list”. Neska gazte bat Institutuan graduatu da nota bikainekin, baina oso hasiberria da sexu-kontuetan. Horregatik, Unibertsitatean sartu aurretik gai honetan eskarmentua hartzeko ezagutu nahi duen guztiaren zerrenda egitea erabakitzen du, eta lagunak txundituta uzten ditu jokabide honekin.

Maggie Carey Boisen (Idaho, USA) jaio zen; ingeles literaturan lizentziaduna, ekoizpen-ikasketak egin zituen Texaseko Unibertsitatean. Gidoilari eta zuzendaria da, batez ere film laburren eta TBko serieena, ospe handia lortu duelarik horretan. “The To Do List” bere lehenengo film luzea da. Gaur egun inprobisazioa egiten du Ragnarck-ekin New Yorkeko UCB Theatre-n.

Urriaren 15a.
19:30etan. MAHAI INGURUA: “Zerekin egiten dugu barre emakumeok?” Elizabeth Casillas kazetariarekin eta Mamen Moreu, komiki marrazkilaria eta ilustratzailearekin. Josu Eguren, zine kritikariak zuzenduko du ekitaldia.
20:00etan. “THE TO DO LIST”, Maggie Carey. EE.UU (2013). Komedia (BOA)

Sarrerak doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top