Marjane Satrapi, filmatzeko jaioa

Zinea. 2015eko urriaren 14a. 19:30etan

Marjane Satrapi 1969an Rasht-en (Iran) jaioa, Teherango familia progresista bateko alaba bakarra, Pertsian 1781etik 1925era erreinatu zuen Kayar dinastiako ondorengoetakoa da. Bera eta familia iraultzaren aldekoak izan ziren islamista kutsua hartu zuen arte, gero saminez bizi izan zituzten banako askatasunen murrizketak, errepresioa, emakumezkoei beloa ezartzea eta Iran-Irak gerraren hasiera, erregimen berriak bere burua sendotzeko baliatu zuena.

Komiki-marrazkilaria da, ilustratzaile grafikoa eta haur-liburuen idazlea. Bere lanik garrantzitsuena eta ezagunena “Persepolis” da, nazioarteko onespena lortzeko balio izan diona: bertan Iranen eta Europan izan zuen haurtzaroko eta nerabezaroko bizitzaren historia zatikatua kontatzen du. Lau film egin ditu, horietako batzuk bere liburuetan oinarrituak. Ekitaldia umorezko animazio laburmetraien hautaketa batekin hasiko da.

2015eko urriaren 14a
19:30etan. UMOREZKO ANIMAZIO LABURRAK. Aurkezpena: Begoña Vicario, animazio-lanen zuzendaria eta Arte Ederretako irakaslea (UPV/EHU)
20:00etan. “THE VOICES”, Marjane Satrapi. USA (2014). Komedioa beltza. (ABO)

Jerry pisu batean bizi da Bosco txakurrarekin eta Mr. Whiskers katuarekin bakarrik. Honaino dena normal samarra da, baina Fiona ederra ezagutzen duenean, gure protagonistak etxera iritsi eta zuzenean konpainiako animaliei ematen die topaketaren berri. Noski, haiek erantzun egiten diote.

Sarreren prezioa: 2€

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top