Lina Wetmüller, zuzendari onenaren Oscarrerako izendatu zuten lehen emakumea

Zinea. 2015eko urriaren 13a. 20:00 h.

Urrezko gonbidatu batekin aurkeztuko dugu Zinemakumeak gara! erakusketa. Lina Wertmüller italiar zuzendari eta gidoi egilearekin.

Wertmüllerek aktore hasi zuen bere ibilbidea. 1962an, zuzendariaren laguntzaile izan zen Federico Fellini-ren “8½” filmean. Hurrengo urtean, Wertmüller-ek debuta egin zuen zuzendaritzan “Basilischi”-rekin. Film horren atzetik nolabaiteko arrakasta izan zuten filmak etorri ziren, baina 1972 arte Wertmüller-ek ez zuen nazioarteko onespena lortu, eta orduan Giancarlo Giannini-k protagonizaturiko lau filmekin izan zen. Azkena, eta ospe handiena eman ziona, “Pasqualino Settebellezze” izan zen. Film honekin Lina Wertmüller historiara igaro zen lehenengo emakumea izan baitzen zuzendari onenaren Oscar sarirako hautagai izaten.

Oro har, Wertmüller-en filmek haren konpromiso politikoa erakusten dute, protagonista nagusiak anarkistak edo feministak (edo bietakoak) dira, eta ekintza nagusia gatazka politiko edo sozio-ekonomikoetan zentratu izan du, bere sentiberatasun ikonoklastak agerraraziz.

2015eko urriaren 13a. 19:30etan
Erakusketaren aurkezpena
Luzemetraia: “Pasqualino Setebellezes”, Lina Wertmüller. Italia (1975). Komedia-Drama. (BOA).

Napolin, 30eko urteetan, Pasqualino maltzur eta oportunistak ahalegin guztiak egiten ditu Camorran karrera egiteko, eta bere klanaren barruan egoera garrantzitsua lortzeko. Ironikoki gaizkile honek “Settebellezze” (Zazpiederrak) du ezizena arreba oso itsusiak dituelako, eta bere ohorea berreskuratu nahi du arrebetako bat prostituitzera behartu duen gizonari mehatxu eginez.

Sarreren prezioa: 2€

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top