Gauza serioa da barrea. Ja! Bilbao: zazpigarren jardunaldia

Bilboko barrea. 2015eko urriaren 10a. 19:00etan

Ja! Bilbao Jaialdia amaitzeko urrezko ekitaldia. Umoreak prentsa zutabeetan duen lekuaz arituko gara Rosa Belmonte eta Manuel Jaboisekin. Ondoren, Enric Gonzálezek eta Jon Sistiagak arrisku uneetan umorea nola erabili duten azalduko digute.

Askok uste du gaur egun Espainian idazten den literaturarik onena egunkarietan dagoela. Iritzi horren aldekoak dira Rosa Belmonte eta Manuel Jabois. Biek daukate umore-etorria, eta maisuki menderatzen dute ironia. Belmonte eta Jabois zutabegile-lanari buruz arituko dira hizketan, eta haien idazkera nabarmentzen duen umoreari eta haien erreferentziei buruz ere bai: irakurtzen eta miresten dituzten kideak eta irakasleak.

Beren lanbidean Enric González eta Jon Sistiaga kazetariak gatazka beliko askoren lekuko izan dira, egoera konprometituak bizitu dituzte eta arriskua oso gertu ikusi dute behin baino gehiagotan. Arraroa badirudi ere, tentsio goreneko uneetan halako umorea ager daiteke (aringarri, defentsa edo duintasunaren azkeneko gordeleku moduan). Gonzalez eta Sistiaga kazetariek horren inguruan bizitako esperientziak kontatuko dizkigute.

Larunbata, urriaren 10a
20:00etan. “Umorea prentsa zutabeetan”. Elkarrizketa, Manuel Jabois & Rosa Belmonte
22:00etan. “Umorea arrisku uneetan”. Elkarrizketa, Jon Sistiaga & Enric González

Sarrera doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top