Umorearen tabuak apurtzen. Ja! Bilbao: seigarren jardunaldia

Bilboko barrea. 2015eko urriaren 9a. 19:00etan

Ja! Bilbao jaialdiaren seigarren saio honetan Hitlerren lepotik barre egingo Rudolph Herzog eta Fernando Arambururekin eta David Trueba eta Javier Gomárekin umorearen gaineko tabuak apurtzen jarraituko dugu.

Nazien garaian egin ziren sarraskiek ia ezinezkoa egiten dute Hitler eta nazismoa irrifarre printza batekin ikustea, baina egia esan gai honi buruzko txiste multzo handia dugu. Barrezko kontakizun hauek erregimeneko kideek zein honekin oso kritikoak zirenek sortzen zituzten, baita biktimen aldetik ere: unerik latzenetan ere juduen umoreak bizirik irain zuen. Gai hau sakontasunez aztertu duen lehen egilea izan da Rudolph Herzog, eta gurean eutsiko dio, jaialdian Fernando Arambururekin izango duen elkarrizketan.

Zalaparta sortzen du umorearen tabuak gaiak, baina Frantziako Charlie Hebdo astekariak jasan zuena bezalako erasoen ostean, edota ‘Zapata auziak’ sortutako iskanbilaren ondotik, Ja! Bilbaorentzat ezinbestekoa zen umorearen ertzak non dauden aztertzea. Javier Gomá eta David Truebaren jakintasuna, argitasuna eta irudimena lagun ditugula murgilduko gara gai honetan, César Cocak zuzendutako hitzegingo baitute.

Ostirala, urriak 9
19:00etan. “Reír bajo Hitler”. Rudolph Herzog elkarrizketatuko du Fernando Aramburuk. Alemanieraz bat bateko itzulpenarekin.
20:30etan. “Los tabúes del humor”. Javier Gomá & David Truebaren arteko elkarrizketa, César Cocak zuzendua.

Sarrera doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top