Nolako soinua du? Appatxasekin Musiketanerako sarrerak %50ean

Ongi irakurri eta entzun duzu. Musiketan zikloko hiru kontzertu erdi-prezioan ikusteko aukera ematen dizugu, Kutxabanken #appatxas aplikazioa erabilita.

Lehena Eleanor McEvoy izango da, irlandako kantaria, tresna anitz jotzen dituena eta eskenatokian edonor poltsikoratzeko gai dena. “A Woman’s Heart”, “Sophie”, “Harbour” eta “The Secret Of Living” bezalako klasikoen egilea da eta izar estatusa lortu zuen Irlandan 1992an, “A Woman’s Heart” plazaratu zuenean.

Ondorengo hitzordua Youtuben bolo-bolo dabilen Antoine Dufourekin izanen dugu. Bere estiloak rock banda talde oso baten indarra du eta oso era errazean benetan eraginkorra den perkusio flamenkoa izan ohi du lagun. Pentsatzeko uneak eskaintzen dituzten melodiak sortzen ditu, musika tresna era bizi-bizian jota.

Sustapen honetan Elliott Murphy amaiezinak eta Olivier Durandek eskainiko duten emankizuna ere ikus dezakezu, rockaren historiako ikur bi.

Soinu atsegina du, ezta? #appatxas aplikazioa doan lortu daiteke Google Playn eta App Storen.

Eleanor McEvoy
Urriaren 25a. 20:00etan
Antonie Dufour
Azaroaren 29a. 20:00etan

Elliott Murphy & Olivier Durand
Urtarrilaren 17a. 20:00etan.

Appatxasekin sarreren prezio berezia: 6€ (gehienez bi sarrera Kutxabankeko txartelen jabe bakoitzak).

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top