Sofa eta bi gorputzentzat amaitu gabeko pieza

Antzerkia. 2015eko azaroaren 21a. 20:00etan

Amodioak iristean sortzen duen bozkarioa eta poza eseriko zaizkigu alboan, joaten denean amorrua eta samina sortzen dituen bezala. Gure bizitzara amodioak dakarren magiaren inguruan sortutako antzezkizuna da hau eta ihes egiten duenean ekarri ohi duen babes-eza ere mintzagai du. Iraganeko pasadizoak idealizatzean oinarritzen dira unerik gogoangarrienak; dezepzioak eta amorruak nahaspilatzen ditu unerik txarrenak.

Testu trinko honetan amodioa, umorea, laztanak, egon ezina, gorrotoa eta indarkeria nahasten dira. Diegok eta Beak izan duten amodiozko harremanaren gainean hitzegiten dute, aitorpena balitz bezala. Beraien hitzen bitartez eta egiten dituzten denbora saltoen bidez, elkarrekin izan duten ibilbideko unerik onenak eta txarrenak ezagutuko ditugu. Amodiozko lehen keinuen lekuko izango gara, jakin min gozoko uneak; maitasunak eztanda egin zuenekoak, elkar maite duten bi gorputzen magiak lagunduta; amodioa itzaltzen hasten den momentua, nekea eta egunerokotasuna agertzen direnean; apurtzeko unea, elkar bilatzea ezinezkoa izanik komunikazioak ospa egiten duenean. Harremanaren igoeraren lekuko izango gara, gainbehera bertatik bertara ezagutuko dugu. Baina ez gara lekuko mutuak izango, pertsonaia bakoitzak, gertakarien ikuspegi subjetiboak lagunduta, bere aliatu egin nahiko gaitu.

Sofaren zein aldetan zaude?

Zuzendaria: Mariano Rochman
Aktoreak: Blanca Oteyza eta Mariano Rochman

Data: 2015eko azaroaren 21a
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: 3€ Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top