Euskaldunberri zaharrak ez dira hiltzen. Ja! Bilbao: hirugarren jardunaldia

Bilboko barrea. 2015eko urriaren 3a. 20:00etan.

Euskarazko bi ikaslek ‘munduko euskaldunberi zaharrenek’, berrogei urte daramatzate euskaltegian eta oraindik ere…

Amodiozko istorio ederrenetan bezala, euskara maite eta gorrotu dute. Gorroto dutelako maite dute eta maite dutelako gorroto dute. Rock izarrek bezala, Patxo eta Mikelek “Desentxufatuak” ikuskizunean beren bi ikuskizunetako pasarte onenak bildu dituzte. Jendaurrean beren desioak, kexuak eta uste ustelak aurkezten dituzte.

Hamarkada bat joan da ‘Euskera Sencilloaren Manifiestoa’ eta ‘Larruaizetara’ lanek euskarazko antzerkiaren zirkuitoan arrakasta izan zutenetik eta jarraitzaile askok eginiko revival eskakizunei jarraituz, material hartako onena berreskuratzea pentsatu zuten. Desentxufatuak barrez lehertzeko aukera berria da, ikuskizun haiekin gertatu zen bezala, euskaldunberri zaharrak ez baitira inoiz hiltzen.

Ostirala urriaren 3a
20:00etan. “Desentxufatuak”. Patxo Tellería & Mikel Martínezekin euskarazko umore antzerkia.

Sarrera doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top