Benetan bromatan: erakusketak Bilbo Ja! jaialdian

2015eko urriaren 1etik 15era. 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 21:00etara.

Bi erakusketa barrearekin hitzordu bakarrerako. Bilbo Barrea jaialdiak aurten Olmo eta bere ‘On Celes:70 urte’ eta Khalid Albaihen “Sad Jokes” dakartza.

Ehun bineta inguru, erreprodukzioak eta ikusentzunezkoak tarteko, dira Khalid Albaih, Sudango karikatura egile honek Bilboko Barrean erakutsiko duen erakusketako funtsa. Berak aukeratutako izenburua da ‘Sad Jokes’ eta Albaihen obran behin eta berriz errepikatzen diren gaiak berreskuratzen ditu: sare sozialen eta komunikabideen indarra, adierazpen askatasuna, presio politikoa, herrialde arabiarretan emakumeek jasaten duten opresioa, imperialismoa edota Estatu Islamiarrak eragiten duen jazarpena. Khalid Albaihen marrazkiek islamaren, arabiarren eta musulmanen gainean bolo-bolo dabiltzan estereotipoak ere gaitzesten dituzte. Albaihen helburua jendearengana iristea da, bere lanaren bitartez zubiak eraikitzea, kulturek elkar uler dezaten. Zentsuraren eta tabuen ertzekin jolas egiten du, lerro hori zeharkatu eta askatasun esparru handiagoak sortzeko.

Bigarren erakusketak aurten zentzu berezia du. 2015ean hirurogeita hamar urte bete dira Don Celesen lehenengo komiki-bandak argitaratu zirenetik. Hori dela eta, jaialdiak omenaldia egingo dio euskal prentsaren pertsonaiarik ezagunenari. Bai eta haren autoreari ere: Luis Olmo marrazkilari eta kazetari bilbotar maiteari. Bilboko barreak Olmo handiari egin nahi izan dion omenaldi txikia da. Ez On Celes bere ibilbide oparoan marraztu duelako bakarrik, Olmorekin pertsonaiak 70 urte daramatzalako ere bai, bere konpainian egunero txiste grafiko bat sortuz. Olmo marrazkilari aparta izateaz gain, mirestekoa da zazpi hamarkadatan egunero tira bat sortzea.

Data: 2015eko urriaren 1 eta 15 artean
Ordua: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 21:00etara

Sarrera doan.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top