Gure erronka, zuk barre egitea. Ja! Bilbao: lehenengo jardunaldia

Bilboko barrea. 2015eko urriaren 1a. 19:00etan

“Las ganas” eta “Chap Chap”, biak Blackie Books argitaletxeak kaleratutakoak, Santiago Lorenzo eta Kiko Amat idazle txispatsuen azken lanak dira. Bi egile hauek genero aparta lantzen dute: ‘aspergarria ez’ dena, eta biek hasiko dute Ja! Bilbao jaialdiaren ekitaldi berri hau.

Taula gainera igotzen hurrengoak Antonio Resines eta Carlos Areces aktoreak izango dira. Luis Marias lagun dutela komediari eta honen berezitasunei buruz mintzatuko dira.Horrez gain, aktore batek erronka zailenetakoari aurre egiteko erabiltzen dituen tresnei buruz arituko dira: barre eginaraztea.

Osteguna urriaren 1a
19:00etan. “Las ganas de Chap Chap”. Santiago Lorenzo & Kiko Amaten arteko solasaldia.
20:30 etan. “Comediantes”. Carlos Areces & Antonio Resinesen arteko solasaldia, Luis Maríasek gidatua.

Sarrerak doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top