Bi filme eta jomuga bakarra: BBK Sala

Klasikoak pantaila handian 4. 2015eko urriaren 19 eta 23an.

“Senderos de Gloria” eta “Dos hombres y un destino” filmak BBK Salara datoz #KlasikoakPantailaHandian zikloa amaitzeko.

Inoiz gerrari buruz egin den filme onenaren oroitzapena. Stanley Kubricken ekarpena. Garaipena lortu eta ohorea bereganatu zuen. Istorio honi jarraitu diezaiogun, bidea ezagutzen du eta. “Senderos de gloria” lana Lehen Mundu Gerratean kokatzen da, Frantzian. Kirk Douglas koronel bat da eta gerra kontseilu bateko epaiketa batean bere buruaz beste egiteari uko egin zioten lau gizon defendatzen ditu, alemaniarren kontra borrokan ari zirela. Maisu lan honek ikusleari adrenalina guztia xurgatzen dio.

“Dos hombres y un destino” filmak itxiko du zikloa. Butch tipo baikorra da, etorkizuna ikusteko gaitasuna omen duena. Sundance pistolero serio eta zurbila da. Elkarrekin eta The Hole in the Wall taldearekin, Mendebaldea nola irabazi eta nola galdu zen erakusten digute. Herrialde erdia zeharkatu behar izan zuten ihesi eta azkenean Boliviara iritsi ziren Butch eta Sundance, bizimodu erabat berria hasteko asmoarekin. Baina berehala konturatzen dire iheslari biak denborak azkar aldatzen direla, beraiek hil nahian zelatan dituzten lege-gizonak baino azkarrago…

Urriaren 19a. 20:00etan.
“Senderos de gloria”. Stanley Kubrick, 1957. VOS

Urriaren 23a. 20:00etan
“Dos hombres y un destino”. George Roy Hill, 1969. VOS

Sarrera doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top