Emakumeok gara zinea: Zinemakumeak gara!

Zinea. Zinemakumeak gara! 2015eko urriaren 13tik 17ra.

Emakumeok, gu geu gara zinea. Gure ametsak egia bilakatzeko zinea. Gure ametsak eta zureak. Begirada desberdineko emakumeak gara. Eta hau izango da emakumeek zuzendutako Zinemakumeak gara! jaialdiaren XX. edizioa. Mundu osoan sariak jaso dituzten luzemetrai eta laburren erakustaldi aparta, mahai inguruz eta omenaldiz jantzia.

Urriaren 13tik 17ra BBK Salan hainbat zuzendari handik eginiko harribitxiak eskainiko ditugu, tartean Marjane Satrapi, Maggie Carey, Ángeles González-Sinde, Amy Heckerling edota Justine Triet. Gainera, Lina Wetmüller omenduko dugu, zuzendari onenaren Oscarrerako izendapena jaso zuen lehen emakumea. Merezitako txaloak jasoko ditu eta “Simone de Beauvoir” sari berezia Ángeles González-Sinderi emango diogu.

Honatx egitarau osoa:

Urriaren 13a (Sarreren prezioa: 2 €)
19:30etan. Erakustaldiaren aurkezpena
Luzemetraia: “Pasqualino Sete Bellezes”. Lina Wertmüller, Italia (1975).

Urriaren 14a (Sarreren prezioa: 2 €)
19:30etan. Animaziozko eta umorezko laburrak. Begoña Vicariok aurkeztuta, EHU-n Arte Ederretako irakaslea eta animaziozko lanen zuzendaria.
Luzemetraia: “ The Voices”. Marjane Satrapi, AEB. (2014)

Urriaren 15a (Sarrera doan aulkiak bete arte)
19:30etan. Mahai ingurua: “¿De qué nos reímos las mujeres?”. Partaideak: Elizabeth Casillas, kazetaria; Mamen Moreu, komiki egilea eta margolaria. Gidaria: Josu Eguren, zine kritikaria.
Luzemetraia: “The to do list”. Maggie Carey, AEB. (2013)

Urriaren 16a (Sarrera doan aulkiak bete arte)
19:00etan. Luzemetraia: “Una palabra tuya”. Ángeles González-Sinde, España (2008)
Mahai ingurua: “Palabras Cruzadas (Gidoiak eta generoa mintzagai…)” Partaideak: Ángeles González-Sinde, gidoilaria eta zuzendaria; Aizpea Goenaga, gidoilaria eta Etxepare institutuko zuzendaria; Izaskun Arandia, ekoizlea, gidoilaria eta zuzendaria. Gidaria: Ana Gutiérrez, Zinemakumeak Gara! jaialdiko zuzendaria.
Ángeles González-Sinderi “Simone de Beauvoir” saria emango zaio.

Urriaren 17a (Bi saioetarako sarreren prezioa: 4 €)
18:00etan. Luzemetraia: “Vamps”. Amy Heckerling, AEB (2012)
20:00etan. Luzemetraia: “La Batalla De Solferino”. Justine Triet, Frantzia (2013)

Sarreren prezioa:
2 € (Urriaren 13an eta 14an)
Doan aulkiak bete arte (Urriaren 15ean eta 16an)
4 € (Urriaren 17an)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top