Eurovisioneko Boggie, BBK Salan

Musiketan. 2015eko urriaren 11. 20:00etan

Boggieren musikan melodiak berebiziko garrantzia du. Doinuak Boglárkaren ahots apartaren inguruan ehuntzen dira, frantsesez, ingelesez edota bulgariarrez kantatzen duen heinean. Boggie chanson frantziarraren eta poparen edota jazzaren arteko nahaskia da. Bere abestietako batek, “Japánkert” abestiak, Hungariako jazzaren erakundeak emaniko sari berezia bereganatu zuen.

“Nouveau Parfum” deituriko abestiarekin grabatu zuen bideoa 40 milioi lagunek ikusi dute mundu osoan eta estreineko diskoa Billboard Jazz zerrendara iritsi zen, eta Billboard World Music zerrendako 17. postura ere bai. Bere azken lanak, “All is one is all”-ek, Hungariar Musikaren Fonogram saria irabazi du.

Eurovision jaialdian agertu zen Boggieri 10 puntu emanen dizkiogu.

Data: 2015eko urriaren 11
Ordua: 20:00etan.

Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: 3€ Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Salan
BBK-ren orotarako kutxazainetan
Sarreren salmentarako web orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top