Bilboko barrea: aho bete hortz utziko zaitu

2015eko urriaren 1etik 10era.

Honaino heltzen da barre-algararen oihartzuna. Umorea martxan ipintzen gabiltza. Aurten, berriro ere, Bilboko barrea, umoredun literatura eta arteari buruzko nazioarteko jaialdia gure artean egongo da, eta ahoa bete hortz utziko gaitu. Hitzaldiak, sona handiko egileak, Don Celes edo Khalid Albaih artista ospetsuen erakusketak, mahai inguruak eta, batik bat, barreak, barre-algarak.

Urriaren 1ean, elkarrizketa interesgarria izango dugu Santiago Lorenzorekin eta Kiko Amatekin, “chap chap” egiteko gogoz. Ondoren, Carlos Arecesen eta Antonio Resinesen txanda izango da, Borja Cobeaga izango da moderatzailea. Urriaren 2an, ostiralean, doluaren aurrean umorearen gaia jorratuko dugu Milena Busquetsekin eta Fernando Mariasekin. Biharamunean, Patxo Telleria eta Mikel Martinez izango ditugu deskonektatzeko, “Desentxufatuak” izenburuko emankizunean. Urriaren 7an, umorea Islamean aipagai izango dugu Khalid Albaih jaunarekin. Urriaren 8an, ostegunean, Eduardo Mendicuttirekin eta Juan Bonillarekin berba egingo dugu. “Hitlerren azpian” barre egingo dugu luxuzko gonbidatu batekin: Rudolph Herzog. Fernando Aranburuk elkarrizketatuko du. Umorearen tabuak gaindituko ditugu David Truebarekin eta Javier Gomarekin. Jai honi hitzordu bikoitzaren bidez amaiera emango diogu urriaren 10ean: alde batetik, Manuel Jabois eta Rosa Belmonte egongo dira “Umorea prentsa-zutabean” izeneko hitzaldian; eta bestetik, Jon Sistiaga eta Enric Gonzalez jaunek “Umorea arriskuaren aurrean” gaia izango dute hizpide.

Sarrera doan jarlekuak bete arte.

Programa:

Urriak 1 osteguna
19:00etan. Santiago Lorenzoren eta Kiko Amaten arteko elkarrizketa: “Chap Chap – Gogoz”.
20:30etan. Resinesen eta Arecesen arteko elkarrizketa: “Komedianteak”. Moderatzailea: Borja Cobeaga.

Urriak 2 ostirala
20:00etan. Milena Busquets eta Fernando Mariasen arteko elkarrizketa: “Umorea doluaren aurrean”.

Urriak 3 larunbata
20:00etan. Emanaldia: “Desentxufatuak”. Patxo Telleria eta Mikel Martinez. Emanaldia euskaraz.

Urriak 7 asteazkena
20:00etan. Elkarrizketa. Iñigo Dominguezek Khalid Albaih jaunari. “Umorea Islamean”.

Urriak 8 osteguna
20:00etan. Juan Bonillaren eta Eduardo Mendicuttiren arteko elkarrizketa. Moderatzailea: Arantza Lezamiz.

Urriak 9 ostirala
19:00etan. Elkarrizketa. Fernando Aranburuk Rudolph Herzogi. “Hitlerren azpitik barre egin”.
20:00etan. Javier Gomaren eta David Truebaren elkarrizketa. “Umorearen Tabuak”. Moderatzailea: Cesar Coca.

Urriak 10 larunbata
19:00etan. Manuel Jaboisen eta Rosa Belmonteren arteko elkarrizketa. “Umorea prentsa-zutabean”.
20:30etan. Enric Gonzalezen eta Jon Sistiagaren arteko elkarrizketa. “Umorea arriskuaren aurrean”.

Erakusketak: Urriaren 1etik 15era. 11:00etatik 14:00etara. eta 16:30etatik 21:00etara.
• Khalid Albaih: “Sad Jokes”
• Olmo: “70 Urte Don Celesekin”

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top