Poesia, bere gordintasunean


Eta tontorraren puntatik hasiko da. Hitzek benetako garrantzia duten toki hori zabalduko dugu. Lirika-generoaren eremua. Irailaren 19an hasiko da Poesiaren III Topaketa.

Eta poeta gosalduz hasiko da. Bularrean poesia hitza tatuatuz. GALATEA talde txalotuarekin. Tatuajes Literarios izeneko ikuskizuna taularatuko dute. Plastika ikusgarria eta dantza besarkatuko dituzte. Musika eta errezitatutako poesia. 1994az geroztik hamaika aldiz eskenaratu dutena. Orain, errezita dezagun. “Leyendo en lo nuestro con G.Celaya al fondo” eskainiko digute Jorge González Aranguren eta José Fernández de la Sotak. Hitza laudorioz betetzeko garaia izango da, itxuraz aberatsa den hitza, edukiz mamitsua. “Elogio de la palabra” Amancio Prada musikari ezagunak eskainiko duen ikuskizuna da, Juan Carlos Mestre Poesia sari Nazionalaren laguntzaz. Hori hilaren 21ean izango da eta 22an “El grito de las Aves”-ekin esnatuko gara. Poesia-bilduma benetan sakona. Poesia mingarria. Soila. Miguel Cuadrado, Marina Pérez eta Pablo González de Langarika Bilboko poetak eskainiko dituzten irudi abstraktoz betea. Amaierako puntua, amaierara iristea ezinbestekoa delako ipiniko dugu. Gauza onak amaitu egiten direlako, Tachia Quintanarekin amaitu gainera, errezitatzen duen hitz bakoitzari esanahi sakona ematen dion aktore eskarmentatuarekin joango gara. Aldi honetan, aukeratua Blas de Otero izanen da, gizarte-poesiaren ordezkari nabarmenena.

Sarrera doan aulki guztiak bete arte.

2011ko irailaren 19 eta 23 artean, 20:00 BBK Sala. Gran Via 19

Ah! Eta sarrera erabat doan izango da, aulki guztiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top