Hileroko 2015: jazzaren taupadak hatz-mamipean

Hileroko BJC-BBK Jazza. Urriaren 30ean, azaroaren 22an eta abenduaren 30ean. 20:00etan.

Erabat murgilduta. Jazzaren gozamena eta agerraldia. Hileroko BJC-BBK zikloaren edizio berria dator, inoiz baino indartsuago.

Hona hemen ziklo berria. Hasteko, urriaren 30ean Jerome Sabbagh 4tet etorriko da. New Yorken duela 20 urte baino gehiagotik bizi izan den frantses saxofoi-jotzailea, jazz-tradizioaren oinordekoa ez ezik, New Yorkeko gaur egungo musika-eszena eklektiko eta dardarkariarena ere bada. Lirikari lotuta egoteak saxofoi-jotzaile tenorearen identitatea jorratzen lagundu dio. Hala, munduko eszena garaikidearen musikari gailenetakoa bihurtu da. Dena den, darabilen tonuak batzuetan, iraganeko maisuak dakarzkigu gogora, esate baterako, Stan Getz. Sabbagh bakarlari inspiratua izateaz gain, egitura harmoniko bitxiak sortzeko aparteko trebezia dauka. Hona hemen bere identitate-zeinuak: askotariko abestiak, pop-rockaren eragina, erregistro misteriotsuak, inprobisazioan kohesioa eta bandaren soinuak daukan indarra.

Azaroaren 22an Bruce Barth & Terell Stafford 4tet etorriko dira. Bruceren eskumako esku liluragarri eta erronkazaleak indarra hartzen du McCoy Tynerren oinordekoa den ezkerreko eskutik heldutako indarraldiari esker. Interprete eta konpositore ezaguna, 1988an New Yorkeko eszenan agertu zen eta Stanley Turrentine saxofoi-jotzaile tenorearekin elkartu zen hamarkada batez. Horren ostean, Nat Adderleyrekin, Vincent Herring’s-en bostekoarekin eta Dave Douglasekin ibili da. 1990an Terence Blancharden bostekoan sartu zen. Horren geroztik, mundu osoan zehar grabatzen eta kontzertu-itzuliak egiten ibili da, figura garrantzitsuenetakoak izan ditu alboan: Tony Bennett, Steve Wilson, Luciana Souza, Phil Woods, Freddie Hubbard, Tom Harrell, Branford Marsalis, Wynton Marsalis, John Patitucci, Mingus Big Band, etab.
Wynton Marsalisen agerraldiaren ostean sortutako tronpeta-jotzaileen belaunaldikoa da Terell Stafford. 1990 eta 1995 bitartean Horizon izeneko Bobby Watsonen bostekoaren kidea izan zen. 1997an McCoy Tynerren bandarekin lanegi zuen eta big band prestigiotsuenetako bik beraiekin jotzera gonbidatu zuten: Lincoln Center Jazz Orchestrak eta Carnegie Hall Big Bandek. Halaber, hurrengo taldeen lankide izan da: Village Vanguard Orchestra, Mingus Big Band eta Lincoln Center Jazz Orchestra, edo tamaina handiko musikarien bandekin (Benny Golson, Kenny Barron, Frank Wess, Jimmy Heath, etab.).

2015. urteari agur esango diogu abenduaren 30ean urteroko “jam saioarekin”, Juan Pablo Balcazarrekin batera. Kolonbiar musikaria Bartzelonan bizi izan da 1998tik. Hiri horretan estatuko eta munduko jazzaren adierazle nagusiekin ikasi du. Baxu elektrikoaren nahiz kontrabaxuaren jotzailea eta konpositorea izateari esker, Europa eta Hego Amerikako jazz jaialdi handienetan jo izan du, proiektu askoren barruan eta musikari ugarirekin batera. Agertokian hurrengo musikariak izan ditu kide, besteak beste: Lucia Pulido, Guillermo Klein, Guillermo McGill, Miguel Zenon, Javier Ibarra (Kase. O), Wycliff Gordon, Terence Stadford, Ruper Ordorika, Sofia Ribeiro, David Xirgu, Joe Smith, Bill McHenry, etab. Oraingoan, kolonbiar baxu-jotzaileak bere azken lana aurkeztuko digu: “Reversible”.

Bere lana aurkeztu ostean, Balcazarren laukoteak BJC-Bilbaina Jazz Cluben “jam session” delako saio musikalari hasiera emango dio. Aurtengo agurrean artista ugari gonbidatzea espero dugu.

JEROME SABBAGH 4TET
Urriak 30. 20:00etan.
Jerome Sabbagh: Saxo Tenorea
Ben Monder: Gitarra
Masa Kamaguchi: Kontrabaxua
Ted Poor: Bateria

BRUCE BARTH & TERELL STAFFORD 4TET
Azaroak 22. 20:00etan.
Terell Stafford: Tronpeta
Bruce Barth: Pianoa
Masa Kamaguchi: Kontrabaxua
Stephen Keogh: Bateria

JUAN PABLO BALCAZAR “REVERSIBLE” + JAM SESSION
Abenduaren 30ean. 20:00etan.
Miguel “Pintxo” Villar: Saxo Tenorea
Juan Pablo Balcazar: Kontrabaxua
Carlos Falanga: Bateria
Marco Mezquida: Pianoa

Sarreren prezioa: 15€.

Deskontua: % 20 Kutxabank Txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:

BBK Sala

BBKren orotariko kutxazainetan
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top