Begirada zorroztuko dugu “Gilda” eta “Bonnie and Clyde” filmekin

Klasikoak pantaila handian 4. 2015eko irailak 17 eta 18. 20:00.

Filmetako izenburu handiak pantailarik handienean. Bilbok betiko zinema onari omenaldia egin nahi dio. BBK Salak alfonbra gorria ipiniko du #KlasikoakPantailaHandiaren laugarren edizioaz gozatzeko lehenengo bi hitzorduekin: “Gilda” eta “Bonnie and Clyde”.

Irailaren 17an kamera baten begirada, tempo egokiena eta “Gilda” filmaren isileko ikuspegia. Aparteko film eder honek daukan misterioari eusten dio. Zinemako maisu-lan hau bikaintasunaren atarian dago. Abenturazale baten bizimodua narratzen du. Zorizko jokoetan tranpak egitea dauka ogibide eta Buenos Airesen amaitzen du. Han, luxuzko kasino baten jabea den Ballin Mundsonek estualdi batetik ateratzea lortzen du, eta azkenean haren konfiantzazko gizon bihurtuko da. Behin batean, Mundsonek bere emazte Gilda aurkezten dio. Ezusteko ederra hartzen du orduan: emakume hori izan zen, hain zuzen ere, gaur egun den gizon ziniko eta tristea bihurtu zuena.

Irailaren 18an, krimenari lotutako amodiozko historia helduko da. “Bonnie and Clyde” balada. Bonnie guztiaz nekatuta zegoen 19 urteko neska gizajoa baino ez zen, eta Clyde, berriz, beste gaizkile bat zen, AEBeko Depresio Handiak eragindako gizarte-mapa penagarriaren biktima. Film honetan, giro erromantikodun gazte gaizkile bi islatuta agertzen dira. Gizarteak eta poliziak jazartzen ditu eta ohean dauzkaten arazoek haien edertasun zoragarriaren tragedia handitu baino ez dute egiten.

Begirada zorroztu.

Irailaren 17an. 20:00etan.
“Gilda”. Charles Vidor, 1946.

Irailaren 18an. 20:00etan.
“Bonnie and Clyde”. Arthur Penn, 1967.

Doako sarrera egongo da jarlekuak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top