Soinuetan murgilduta: Musiketan 2015-16

Musiketan. 2015eko urriak 11tik. 20:00.

Soinu-arakatzea. Erabat murgilduta. Musikaren laino itxi horietan murgilduko gara. Musiketan ziklo berriak berriro hunkituko gaitu .

Urriaren 11n Boggiek hasiera emango dio emanaldiari. Hungariako pop eta jazz musiken nahasia, musikazale sutsuen gozamenerako. ‘Nouveau Parfum’ abestirako grabatu zuen bideoak 40 milioi ikusle izan zituen mundu osoan eta bere debut diskoak Billboard Jazzeko zerrendan 3. postua eta Billboard World Musicakoan 17. postua eskuratu zuen.
Hurrengo hitzordua urriaren 25ean izango da, Eleanor McEvoyrekin. Irlandar abeslariak tresna ugari jotzen ditu. Liluragarria da agertokian. “A Woman’s Heart”, “Sophie”, “Harbour” eta “The Secret Of Living” doinu klasikoen konpositoreak Irlandan izarren estatusa eskuratu zuen 1992an, gure oroimenean geldituko den “A Woman’s Heart” abestia aurkeztean.

Azaroaren 15ean Duo Gisbranco etorriko da Brasiletik. Aparteko indarra eta gozotasuna duten piano-jotzaileak dira; sinkronizazio bikaina eta kutsu garaikidea izateak entzuleak zoratzen ditu. Pianorako orkestratutako herri-musika, Brasileko tradizioaren konpositore onenek egindako obren interpretazioekin.
Antoine Dufour gazteari Youtuben egindako milioika bisitak ulergarriak dira. Bere estiloak rock banda baten indarra dauka eta bere berba-jarioa flamenko estiloko perkusioarekin batera azaltzen da. Azkartasunez, doinu erreflexiboak prestatu ditu, jotzeko era azkar eta premiazkoarekin batera. Hori azaroaren 29an izango da.

Abenduaren 6an Seth Glier etorriko da, Billy Joelen garaitik pop-konpositorerik onena omen dena. Bere ahots-interpretazio ausartak, bere musikaren oparotasunak eta bere adinerako ezohikoa den konposizio eskarmentudunak gogoa pizten dute.

Urtarrilaren 17an aparteko jai ederra izango dugu Elliott Murphyrekin. Behin betikoa. Rockaren historiaren barruko pertsonajerik nabarienetakoa. Rock doinuen konpositore grinatsuen, jantzien eta azkarrena omen da. Olivier Durand betiko lagunarekin batera etorriko da.
Urtarrilaren 31n, jazz eta folk doinuen nahasketa berezia ekarriko dizugu, neguko gau luze batean adineko edari goxoa hartzen ibiltzea gogora ekartzen duten doinuekin. Ahots bizia, asmo garbikoa eta heldua, Irlandako edari onenen modura. Bera Sarah McQuaid da.

Otsailaren 21ean Dougie MacLean, Eskoziako kantautore arrakastadunetako bat, “Kaledonia” eskoziar ereserkiaren egileak karrerako 40 urte bete zituen 2014an. Tartan Clef izen handiko sari bi jaso ditu, toki bat dauka Eskoziako Music Hall of Fame museoan, BBC Folk Awardsek bere ibilbide profesionalarengatik emandako garaikurra eta OBEa (Britainiar Inperioaren Ordena) dauzka.

Jodymoon martxoaren 13an helduko da musika-tresna sorta oparo eta askotarikoarekin, Digna Janssen abeslariaren blues doinuko ahotsaz lagunduta. Zirrara sakona eragiten du eta pop-ean errotutako doinuek ukaezinezko maila ona dute. Martxoaren 20an Abalone Dots etorriko da, aurtengo sorpresetariko bat. Bluegrass bikaina Europako pop-folk doinuen ukituekin. Elkarrekin jotzen ibili dira hamar urte baino gehiago eta Suedian salduenetakoen zerrendetan lehenengo postuetan daude. 2009an Suediako Grammy saria eman zieten bigarren diskoarengatik. “Red” izenburuko laugarren diskoa argitaratu dute, indie folk musika-estilotik gertuago.

Calaisak besteontzat ametsa den bidaia egin du. Milioi bat dolarreko diskoa grabatu zuten eta Amerikako Estatu Batuetan suediar “Dixie Chick” izendatu zituzten. Apirilaren 10ean BBK Salan. Apirilaren 24an Lucy Ward egongo da. 25 urteko artista akustiko honek BBC Folk Horizon Award (Artista Gazte Onena) saria jaso zuen eta 2014an folk abeslari onena izendatu zuen BBC-k.

Maiatzaren 8an, Eliza Carthy & Saul Rose. Eliza Carthy Britainiar Inperioko Ordenaren kidea da eta birritan izendatu dute Mercury Sarietarako. Saul Rose musikari handiarekin batera etorriko da. Maiatzaren 22an, Musiketan zikloari amaiera ederra emango diogu. Nouvelle Vague frantses kolektiboari harrera ona egiten diote nazioartean, Bossa Novako erritmo eta moldaketekin new wave eta punk estiloen doinu arrakastadun zaharren bertsioak egiteagatik.

Boggie
Urriak 11

Eleanor McEvoy
Urriak 25

Duo Gisbranco
Azaroak 15

Antoine Dufour
Azaroak 29

Seth Glier
Abenduak 06

Elliott Murphy & Olivier Durand
Urtarrilak 17

Sarah McQuaid
Urtarrilak 31

Dougie Maclean
Otsailak 21

Jodymoon
Martxoak 13

Abalone Dots
Martxoak 20

Calaisa
Apirilak 10

Lucy Ward
Apirilak 24

Eliza Carthy & Saul Rose
Maiatzak 8

Nouvelle Vague
Maiatzak 22

Ordua: 20:00

Sarreren salneurria: 12 €
Deskontua: 3 € Kutxabank txartelen bidez (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotariko kutxazainetan
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top