Allen Toussaint: soinu-urakana

Music Legends. 2015eko azaroak 8. 20:00.

New Orleanseko frantses auzoan barrena bere doinuak zabalduta eta Tipitina edo House of blues bezalako lokaletan azalduta, hiri hartako herritar errespetatuen, ezagunen eta gogoangarrienen artean dago Allen Toussaint.

Itzal handikoa, atsegina, alderdi askotakoa, aparteko piano-jotzailea, abeslaria eta, batik bat, konpositorea, doinu-moldatzailea eta kultuko ekoizlea da. Allen Toussaint disko gozoak egiten jardun zen bakarlari, batez ere, 1970eko hamarkadan. Onenak, “Life, love and faith” eta “Southern nights” dira. Musikari aparta, “Working in a coalmine” edo “Mother-in-law” rhythm and blueseko hainbat doinu arrakastatsuren egilea da. Musika-ibilbidean artistak izandako trebetasunaz eta leuntasunaz baliatu direnen zerrenda 1950eko hamarkadaren amaieratik gaur egun arte luzatzen da: Otis Redding, The Rolling Stones, Little Feat, Sam & Dave, Bonnie Raitt, Johnny Winter eta abar eta abar. Gainera, Paul McCartney, Elvis Costello, JohnMayall, The Band, Robert Palmer, EricClapton, Solomon Burke eta Boz Scaggs lankide izan ditu.

Allen Rock & Roll Hall Of Fame museoaren kidea da, Grammy sarietan izendatua izan da eta Arteen Ohorezko Domina jaso zuen Obama presidentearengandik 2013ko uztailean.

Piano-tradizioaren barruan bizirik dagoen eredu nagusiena azaroaren 8an Bilboko bihotzera hurbilduko da.

Eta Allen Toussaint ikusteko sarrera bikoitzaren irabazleak honako hauek dira Daniel Santos Gómez (FB) eta @oskarerrazkin (TW). Bidali zure datu pertsonalak: izen-abizenak eta NAN zenbakia, FBen edo Twiter-en duzun ezizenarekin batera, salabbk@salabbk.es helbidera eta sarrera bikoitza nola jaso esango dizugu. Zorionak!!

Eguna: 2015eko azaroak 8
Ordua: 20:00.

Prezioa: 32 €
Deskontua: %20ko deskontua Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top