Bilbao, zine klasikoaren aberria

Zinema. 2015eko irailak 17 eta 18, urriak 19 eta 23. 20:00.

Hiri handienak lerroburu handienak izango ditu. Bilbo urrezko letrekin dator zazpigarren artearen urrezko garaietako film onenak jasotzera. Zinea izango gara berriro ‘Klasikoak pantaila handian’ jaialdiaren laugarren edizioan, ‘Gilda’, ‘Bonnie and Clyde’, ‘Senderos de Gloria’ eta ‘Dos hombres y un destino’ lanekin.

“Gilda” filmak abentura zale bat du protagonista, jokoan azpikeriak egitetik bizi da eta Buenos Airesera iristen da. Han zailtasun batetik ateratzen du Ballin Mundsonek, kasino ospetsu bateko jabeak eta bere konfiantza osoko lankide hartzen du. egun baten, Mundsonek bere emaztea aurkezten dio, Gilda. Ezusteko galantza hartzen du: emakume honen erruz bilakatu baitzen gaur egun den gizon ziniko eta goibela.

“Bonnie and Clyde” filman Estatu Batuetako depresio handiko garaian Clyde Barrow eta Bonnie Parker protagonistek beren bizitzen norabidea aldatu eta krimena hartzen dute ogibide. Abentura gose dira eta elkarren beharra dute. Biolentzia handiko kontakizunak ezustekoak ere baditu: zauritu ditzaketela ohartzen gara, agian hilko dituztela ere bai.

“Senderos de gloria” Lehen Mundu Gerran gertatzen da, Frantzian. Boulard generalak alemaniarren posizio bat hartzeko agindua ematen du eta lan hori Mireau generalari agintzen dio, Dax koronelak zuzendutako eraso batean. Ekintza erabateko porrota da, eta goi agintaritzak zigorra ezartzen die gainerako soldadu guztiei…

“Dos hombres y un destino” lanarekin amaituko da zikloa. Butch optimista peto-petoa da, ameslari hutsa. Sundance pistolero serio eta tinkoa. Elkarrekin eta The Hole in the Wall taldearekin, Estatu Batuetako mendebaldea nola bereganatu zuten erakutsiko digute, eta nola galdu zuten. Koadrila handi batengandik ihesi, Butch eta Sundancek herrialde osoa zeharkatzen dute, eta Boliviara joaten dira, bizimodu berria hasteko. Baina kondairazko iheslariak berehala konturatzen dira garaiak beraiek akabatu nahi dituzten lege-gizonak baino azkarrago aldatzen direla…

Zine klasikoaren aberrian zain gauzkazue.

Irailaren 17an. 20:00etan
“Gilda”. Charles Vidor (1946)

Irailaren 18a. 20:00etan
“Bonnie and Clyde”. Arthur Penn (1967)

Urriaren 19a. 20:00etan.
“Senderos de gloria”. Stanley Kubrick (1957)

Urriaren 23a. 20:00etan.
“Dos hombres y un destino”. George Roy Hill (1969)

Sarrerak doan aulkiak bete arte. Film guztiak jatorrizko bertsioan gaztelerazko azpi tituluekin.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top