Bettye LaVette, soularen alaba

Music Legends. 2015eko urriak 5. 20:00.

Pattar usaina duen ahotsa, bereziki erakargarria. Soul ufada sakona. Bihotzari abesten dio zuzenean. ‘Soularen alaba’ da, Bettye LaVette, eta ez dago hitzik, sentipenak bakarrik.

Detroit hirian jaiotako emakume bati dagokionez, berezko naturaltasunarekin soula dabil bere zainetan, countrya, rocka, bluesa, gospela eta funka ahaztu gabe. Bi aldiz izendatu dute Grammyetarako. Bettye maila handiko kantaria da eta ohorezko postua dagokio musika herrikoiaren historian.

Tamla-Motown mitikoko buru ezaguna eta soularen ikur bizia, Stax (Memphis)-eko soinua odolean darama Bettye Lavettek. Bidezkoa den bezala, askok Aretha Franklin edo Etta Jamesen ondorengotzat daukate. Soul klasikoenaren oinordekoa da, kantatzeko estiloan eta letren gaietan antzekotasun handiak baititu, tristetasunetik hurbilago neurriz kanpoko zoriontasunetik baino. Kantari estatubatuarrak ‘My Man’ izeneko lehen singlea 16 urterekin plazaratu zuen eta hainbat bira eginikoa da Ben E. King, Barbara Lynn, Clyde McPhater, Otis Redding, Cab Calloway, James Browne eta sona handiko dozenaka izarrekin.

Lur azpiko izar handi hau urriaren 5ean etorriko da BBK Salara, ‘Worthy’ izeneko disko berria (2015) besapean duela. Bere talentuaren maila duen disko handia da eta soul, r&b, funk, country, rock, blues eta western soinuetara bidaia aparta proposatzen digu.

Data: 2015eko urriaren 5a
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 36€
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top