Aste Nagusiko egitarau berezia BBK Salan

Urteko aste handienetakoa iristeko gutxi gelditzen da. Oso gutxi txupinak Bilboko gaua pizteko. BBK Salan dena prest dugu, Aste Nagusia behar bezalako egitarauarekin ospatzeko prest gaude.

Abuztuaren 23 eta 26 artean, ikuskizunaren basoa. Gozamenaren larruak jantziko ditugu. Otsoa igoko da BBK Salako oholtzara dantzan egiteko eta “Caperucita Feroz”-i aurre egiteko, Caperuzatarren eta Lobotarren arteko istorio gozo eta musikalean.

Eta abuztuaren 27an, elkar miresten eta neurtzen duten aktore handi bi. Barre eta irrifarre. Elkarri estimua dioten bi pertsonaia taula gainean bat eginik. Arturo Fernandez handia lanean dugu berriro “Enfrentados” antzezkizunean. David Bocetaren eskutik aurkezten du Broadwayko eskenatokietan arrakasta handia izan duen komedia eroa. Antzerkiaren bi ikur handik aurkezten duten testu original honek txunditu egingo zaitu.

Termometroa orduak markatzen ari da.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top