Garapen jasangarriak BBK Salan du hitzordua

Hitzaldia. 2015eko ekainaren 24a. 19:00.

Garapen jasangarriari buruzko mundu-agenda denon ardura da. Nazioarteko elkarteak eztabaidatzen ari dira planetaren iraunkortasun jasangarria bermatzeko lehentasunak eta mekanismoak zeintzuk diren, datozen bezaunaldiei mundu hobea uzteko.

Erakundeek eta euskal gizarteak erabaki egin behar dugu bertokotasunean eta orokortasunean zer nolako zeregina izan nahi dugun erronka berri honi erantzuteko; mundu justuagoa, solidarioagoa eta jasangarriagoa eraiki behar dugu, eman dezakegunari eta aurrera egiteko aukerei buruz hausnarketa eginez.

Ekainaren 24an garapen jasangarrian mundu osoan dagoen aditu handienetakoa izango da gurean, Carlos Fernández Jáuregui. UNESCO erakundeko Baliabide Hidrikoak Neurtzeko Mundu Programako Zuzendariaren Ondokoa izan zen, Parisen, eta ‘Ura, biziaren iturri’ 2005-2015 ekintzarako Nazio Batuen Zuzendaria ere bai. Gaur egun ‘Water Assessment and Advisory – Global Network’ (WASA-GN)-eko zuzendaria da.

Agendan apunta ezazu, BBK Salan agenda jasangarria ekainaren 24an.

Aurkezlea: Arantzazu Acha, UNESCO Etxeko zuzendaria

Data: 2015eko ekainaren 24a
Ordua: 19:00etan.

Sarrera doan aulkiak bete arte, aurrez gonbitak web honetan edo 94 427 64 32 telefonoan eskatu eta jasota.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top