BBK Live Bereziak: Laura Cantrell, musikaren kolorea

BBK Live Bereziak. 2015eko uztailaren 8a. 20:00.

Kolore paleta zabal-zabala. Bizi-pozean murgiltzeko aukera emango digun esperientzia. Laura Cantrell da, musikaren kolorea.

Bere abestiek pozez eta pasioz nahasten dituzte countrya eta folka, biak luze adina zabal, taupadaz eta argiz beteriko paisaiak sortuz, non abestiek txoriak bailiran hegan egiten duten. Nashvillen jaioa (Tennessee, USA), Laura Cantrell azken 15 urteetako kantari eta konpositore garrantzitsuenetakoa da.

Cantrellek 2000. urtean jaso zuen berebiziko ospea, “Notthe Tremblin’ Kind” izeneko bere lehen bildumarekin. 2011n “Kitty Wells Dresses: Songs Of the Queen of Country Music” plazaratu zuen, Kitty Wells country musikari mirestuaren omenez. Estudioan grabatu duen azkena aurkeztuko digu, “No Way There From Here”.

Ekitaldia osatzeko, Gacela Thompson bilbotarrek folk-rock amerikar ohiartzuneko berezko soinu akustikoa erakutsiko digute.

Data: Uztailaren 8a
Gacela Thompson – 20:00etan
Laura Cantrell – 21:00etan

Prezioa: 14€
Deskontua: %20ko deskontua Kutxabankeko txartelekin(2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top