Otsoa txanogorritxu maltzurraren kontra

Musika-antzerkia. 2015eko abuztuaren 23tik 26ra.

Ikuskizunen basoa kontrolpean dugu. Gozamenerako larruak jantziko ditugu. Otsoa BBK Salaren oholtzara igoko da Txanogorritxu maltzur eta beldurgariari aurre egiteko.

“Txanogorritxu maltzurrak” elkarri mokoka bizi diren bi familiaren istorioa kontatzen du, Caperuzatarrak eta Lobotarrak. Caperuzatarren amona ‘El Bosque’ hoteleko jabea da, eta hotela Lobotarrek kudeatzen dute, urteak direla. Irailean errenta zaharreko alokairua amaitu egiten zaie.

Ezusteko batengatik bi familiek Gran Hotel El Bosquen topo egiten dute, Benidormen. Lobo gazte eta liraina Caperucita erakargarri eta gaztearekin gurutzatzen da eta amonak kontratua lehengo baldintzetan sinatu arazten saiatuko dira.

Elkar erakartzen diren gazteentzat erabat ezusteko amaiera izango du gertakariak, hainbat gaizki-ulertu, sedukzio eta gora beheraren ondoren.

Datak: Abuztuaren 23-26
Ordua: 20:00etan eta 26an 23:45etan

Prezioa: 18€
Deskontua: %15eko deskontua Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top